Joan den Irailaren 20an, urtero moduan, Pagoetako parke naturalean lagun arte giro onean pasa genuen eguna. Eguraldia lagun, naturan eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Beste San Antonio topaketa zoragarri bat izan zen larunbatekoa. Elkarrekin gozatu genuen handi eta txiki kirolean, jaialdian agurrean eta afarian. Paregabea izan zen eskolako komunitate osoaren partadeitza; eskerrik asko guztioi! Hurrengo San Antonio gertuago dago eta irrikaz gaude! Argazkiak Alexian argitaratu dira eta jaialdiko bideoak youtuben daukazue.
Gaur ekainak 13, San Antonio eguna. Begira zeinen dotore irten garen HHko ikasleak eskolako jertse eta biserak soinean ditugula! Esker Mila Helmuga kirolaki, bihotzez.
HH5 ekoak PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKOAN izan gera gaur. Padura, aintzira eta uharteen inguruan basahateak, koartzak, kopetazuriak, txiliportak eta arrano arrantzaleak ikusi ditugu
DBH3ko ikasleak ekainaren 12an Madrilen izango den BBVA-ko “Etorkizuneko baloreak” egitasmoaren finalera iritsi dira. Euskal Herriko 300 eskolek hartu dute parte, eta Antoniano Ikastetxea iparraldeko zonaldeko irabazleak izan gara. Bertan Espainiako 6 eskolekin elkartuko gara amaierako irabazlea ezagutzeko. Egitasmoaren helburua ORI-ZAUTZ GKEarentzat dirua biltzea zen. Horretarako, ekonomiaren inguruan ikasitako kontzeptuak eta prozedurak erabili dituzte, ikastetxeko familiak eta irakasleak ere
HH4ko ikasleak Donostiako Akuariumean izan gara Hiriko txokoak ezagutuz, Aquariumeraino iritsi gara eta han azalpen ugari eman dizkigu Eneritzek baleei buruz, anemonei buruz eta itsasoko munduari buruz. Ikasi dugu ez dugula zaborrik bota behar itsasora eta zaindu egin behar dugula balio handikoa delako.
Unibertsoari begira ari gara azken proiektuan eta joan den astean ekintza osagarriak izan ditugu. Alde batetik Carlosekin planeten orbitak eta grabitateari buruz hausnartu genuen patioan gu geu planeta bihurtuz. Eta astea borobiltzeko, Zientzia museora irteera izan genuen ostiralean. Ia Jupiterren geratu ginen!
HH3koek gaur egun ederra igaro dugu. Aurrena, Marrubitxokin Kristinaeneako parkean zehar ibili gara eta gero bazkal ondoren jolasean pasa dugu arratsaldea. Neka-neka eginda, baina pozik, itzuli gara, autobusez, Zarautza.
LH4ko ikasleak maiatzaren 13 eta 14an Uitzin izan ginen. Peruharri museoa ikusi ondoren, txango ederra egin genuen basotik! primeran ibili ginen naturaz gozatuz!