Gure Ikastetxean Erasmus+ Akreditazioa dugu, marka galanta! 2017an hasi eta egun arte, hainbat errekonozimendu lortu ditugu eskolan Europako Erasmus+ egitasmoan eta hori gutxi balitz, oraingoan, akreditazioa ere eskuratu dugu.
Baina, zer da Erasmus akreditazioa? Bada, Erasmus akreditazioa, Europar Komisioak egiten duen errekonozimendua da eta aurten, Euskal Autonomia Erkidegoan 16 eskolek lortu dute. 16 horietako bat, gu geu!
Erasmus akreditazioaren bultzadari esker ikastetxeak kalitate handiko nazioarteko mugikortasun-proiektuak gauzatzen jarrai dezake eta erakundearen kalitatezko garapen profesionala bermatu hainbat arlotan. Nola? teknologia berrien eta irakaskuntza-metodo berritzaileen erabilera eta elkartrukea sustatuz, hizkuntzen ikaskuntza indartuz eta hezkuntza-lankidetzarako Europako sarea sortzen lagunduz.
Ikastetxean eleaniztasuna eta nazioartekotzea bultzatzen dugu. Eta 2017az geroztik, nazioarteko Erasmus+ proiektuetan murgilduta gaude, Herbeheretako ikastetxeekin batera.
Proiektu hauek, ikasleek elkartasuna eta konpromisoa bezalako balioak garatzen laguntzen dute, eta haien hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak hobetzen dituzte. Hori dela eta, 2018tik Europako Batzordearen aitortza daukagu Erasmus+ akreditazioaren bidez. Laguntza horri esker, ikasleek aukera dute Europako hainbat herrialdetako gazteekin elkarrekin lan egiteko.
Gure proiektuak:
1.- “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism", Europako bi errealitate elebidun desberdin aztertzea helburu duen proiektua da, batzen gaituzten ezaugarriak aztertuz eta gure arteko ezberdintasunetatik ikasiz.
2.- I.S.M.∞.Z (Itsaso, Sea, Mar, ∞, Zee) — “The sea as source of social, economic and cultural heritage in Holland and the Basque Country” — euskal eta nederlandar hezkuntza komunitateen arteko lankidetza sendotzen duen europear proiektua da. Bere helburua da gure ondare komuna ikuspegi sozioekonomikotik aztertzea, itsasoa funtsezko elementutzat hartuta, bi herrien historia, ekonomia eta kulturan eragina izan duen natura-ondare hori zaintzen laguntzeko. Proiektuak ondare natural hori babesteko aztertu beharreko alderdiei buruzko hausnarketa sustatzen du. Ikerketaren eta trukearen bidez, ikasleek diaspora, arrantza tradizionala eta gure itsasoetako ingurumen-eragina
3.- “Mission Possible SDG 14…Do you know what I mean?”
Egitasmo honen edukiak lotura estua du Agenda 2030ko Garapen Jasangarrirako 14. Helburuarekin. Mugikortasunaren edukia gizakiak Ozeano Atlantikoan duen eraginari buruzko ikerketa-jardueretan oinarritzen da, eta, horrela, bi ikastetxeetan sentsibilizazio-kanpaina bat burutu dugu, bai Zarautzen (Euskadi), bai Maassluisen (Herbehereak). Proiektuak urpeko bizitza zaintzeko ekimenak aktibatu nahi ditu, mikroplastikoen erabilerak egunero eragiten baitio. Mikroplastikoak modu inkontzientean erabiltzeak eragin kaltegarria du gure itsas faunan. Parte-hartzaileek kontzientziazio-kanpaina bat prestatu dute bi ikastetxeetan ekainaren 8rako, gure ekintza txikiek garrantzia dutela konturatu gaitezen.
4.- “Imagine…SDG16"
Izenburu honek erreferentzia argia egiten dio 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako 16. helburuari. Gero eta konplexuagoa den gaur egungo testuinguru geopolitikoan Europak dituen erronkei erantzuteko diseinatu da: gatazka armatuak, demokraziaren mehatxuak eta krisi humanitarioak, eta helburua da ikasleei gizarte justu, bakezale eta inklusiboetan bizitzearen garrantzia ulertzen laguntzea.
Maassluisen eta Zarautzen landutako gaiak giza eskubideak, parte-hartze demokratiko aktiboa eta Europako balio partekatuak izan dira, historian hausnarketa eginez. Gernikako, Rotterdamgo eta Maassluiseko bonbardaketak, Anne Franken egunkaria eta Espainiako Gerra Zibila bezalako gertakari historiko esanguratsuak aztertuz, ikasleek gatazka horien eragin emozionalean aztertu dute, mezu amankomun batekin: bakea, oroimena, elkartasuna eta enpatia bezalako balioak sustatzea, historian zehar egindako akatsak ez errepikatzeko asmoz.