Elkarbizitza - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

Elkarbizitza

Image

Beharrezko balore eta estrategiekin, pertsonak izaten ikasiko dugu

Ongizatea eta emozioen kudeaketa funtsezkoak dira ikastetxean, ikasleen osasun mentala eta garapen integrala sustatzeko. Antoniano Ikastetxeak helburu du ikasleen behar emozional eta sozialak lantzea, elkarbizitza osasuntsua bultzatuz.

GuGan proiektuaren bidez, ikasleen emozioen identifikazioa, autoestimua, erresilientzia eta autonomia indartu nahi dira. Harreman osasuntsuak eta ingurune errespetuzkoa sustatzeaz gain, eskola-jazarpena eta portaera desegokiak prebenitzea bilatzen da. Horretarako, irakasleen eta familien inplikazioa funtsezkoa da. Helburua da ikasleen ongizatea bermatzea, autoezagutza garatzea eta eskola-komunitatean ikuspegi sozioemozional sendoa errotzea.

Tutoretzari garrantzi handia ematen diogu.

Adimen Emozionalaren lanketa sakona egiten dugu.

Ikasleak gatazkaren kudeaketarako baliabideez jantziz: adostokia eta bitartekaritza ditugu.

Icon Image

ADIMEN EMOZIONALA

Image

Gure ikastetxean Adimen Emozionala garatzeko konpromisoa dugu eta, helburua emozionalki adimentsua eta berritzailea den gizarte bat sustatzea eta osatzea da. Izan ere, Adimen Emozionala da gure ikastetxeko lerro estrategikoetako bat.

Etorkizuneko berme hau lortzeko, oinarritik hasi nahi dugu, gure ikasleen hezkuntzatik alegia; Irakasleen prestakuntza, Gu Geu programaren barruan, eta ikastetxeko Tutoretza Planean proiektu hauek txertatuz hezkuntza emozionala gelan sartuz.

Icon Image

ADOSTOKIA

Image

Ikasleen artean egunero sortzen dira gatazka txikiak, horregatik gure ikastetxean adostokiak jartzea erabaki genuen. Hemen, ikasleak modu autonomoan, aldez aurretik ikasi dituzten pausoak eta estrategiak jarraituz, gatazkak elkarrizketen bidez bideratzen saiatzen dira. Horrela, bizikidetza osasuntsua lortzen dugu elkar ulertzen eta elkarrrekin enpatizatzen.  Horrela, ikasleek txikitatik horrelako egoerei irtenbide adostu bat emateko aukerak izaten badituzte, etorkizunean mota egoera guztietako egoerak kudeatzeko gai izango dira.

Icon Image

Bitartekaritza: Ikasle Laguntzaile

Image

“Ikasle Laguntzaile” berdinen arteko laguntza programa bat da eta ikastetxeko elkarbizitza planaren barruan kokatzen da. Berdinen arteko hezkuntzak, beharrezkoak diren jarrerak eta helburuak garatzen ditu, gatazka eta arazo pertsonalei aurre egiteko aukerak eskaintzen baititu.

Gatazken kudeaketarako, komunikazio eta negoziazioa sustatzen ditu, hezkuntza komunitateari bere beharrak adierazteko toki eta bitartekari bat eskainiz.

Programa honen bidez ikasleek haien arteko gatazkak konpondu ditzakete eta gainera, ikasleak baliabideez hornitzen ditu beraien bizitzan arazoei modu positiboan aurre egiteko gai izan daitezen.

Bi onura dira garrantzitsuenak:

  • Ikasgela ingurune baketsuago bat bihurtzen da.
  • Ikasleek hezkuntza ibilbidean eta baita haien bizitzan edo gizartean gatazkei aurre egiteko oinarrizko gaitasunak jasotzen dituzte.

Hau guztia BAKEOLA zentroaren laguntzaz burutzen dugu.

Icon Image

BAKEOLA

Image

BAKEOLA gatazkak era egokian eraldatzeko lanketan espezializaturik dagoen zentroa da, ikuspegi sozioafektiboan oinarrituriko formakuntza, ikerketa nahiz arlo praktikoan trebatua. Horrela, Bizikidetzarako eta Bakerako Hezkuntzan bete-betean esku hartzeko aukera ematen digu. Elkarrekin bizitzen ikasteko eta ikastetxeetan egunero bizitako gatazkak behar bezala eraldatzeko jarduerak abian jartzea du helburu.

Icon Image

Irteerak

Image

Programak talde harremanak sendotzea, euskararen erabilera suspertzea eta ingurumena errespetatzeko jarrerak lantzea du helburu.

Ebaluazio bakoitzean gutxienez irteera bat egiten da. Hemen daukazuena aurreikusten dugun irteera plana da . Eguraldia edo beste arrazoiren batengatik aldaketak izan ditzake, baina hala gertatuko balitz jakinaren gainean jarriko zaizue garaiz.