Nerabezaroa iritsi da. Gazteek, noski, ez dute nahi umeekin bezala jokatzerik, dagoeneko ez baitira ume. Familiek etxeetan jokabide eta behar berriei aurre egin behar izaten diete. Antonianon ere gure pedagogia egoera berri honetara egokitzen dugu. Oinarria berbera den arren, beste ikuspegi batekin egin behar baita lan.
Bakarkako tutoretza eta orientazioa: ikasleei adimen emozionala aztertzen eta kudeatzean babesa emateko eta etorkizunean hartu beharreko erabakiak hartzen laguntzeko.
Ikasketa-irakaskuntza prozesuak bi ardatz nagusi ditu etapa honetan: adimen emozionala eta konpetentzien garapena.
Integrazio-pedagogia; ikasleak aurrez ikasitakoa eta unean-unean ikasten ari dena bere ikuspegi kritikoa eraikitzeko erabiltzen du, modu horretara gai izan dadin arazo konplexuak ebazteko, Ikasleen autonomia sustatuz eta ekipoan lan egiteko gaitasuna sendotuz.
Steam proiektuak: zientzia, teknologia, ingenieritza, arte eta matematiketan XXI mendeko erronkek eskatzen dituzten konpetentziak garatzen ditugu. Hezkuntza eredu honen bidez ikaslea erdigunean jartzen dugu, proiektuetan lan egitera bideratu eta maila teorikoan landutakoak eguneroko errronketan duen baliagarritasunaz jabetzen laguntzen diegu.
Agenda 2023 garapen jasangarria: Eskola Jasangarria gara. Eskolako proiektuetan ingurumen hurbileko arazoak aztertu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egiten dugu. Hainbat proiektu solidario eramaten ditugu aurrera, komunitateari gure hondar aletxoa jarri nahian: Besteak beste gertuko GK erakunde hauekin aritzen gara elkarlanean: Saharautz, Ayuda contenedores, Hotz Zarautz, Kaixo Musto, Save the Children.
Erasmus+ ikastetxe akreditatua: Eleaniztasuna ardatz dugu, mundura begira gaudelako. Horretarako, hizkuntza proiektu oso sendoa dugu. Bestalde, nazioartekotasuna sustatzeko helburuarekin Europar komisioaren errekonozimendua duten proiektua sustatzen ditugu.
Antoniano ikastetxea Oteitza lizeo politeknikoaren jatorrizko ikastetxea da. Bertan gure ikasleek, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasketak burutu ditzakete.