Guraso Elkartea - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

Guraso Elkartea

Image

Edozein iradokizun, zalantza, kexa edo ideia berri baduzu, jar zaitez zuzenean harremanetan gurekin; gure helbide berria erabili dezakezue horretarako: gurasoelkartea@antonianokide.com.

Icon Image

AGURRA

Image

Guraso izatea erabaki genuen momentutik, gure ardura nagusietako bat gure seme-alaben heziketa da. Etxean ez ezik, ikastetxean lantzen da heziketa hori eta guk aita/ama legez parte har dezakegu ikastetxeko ibilbide horretan.

Guraso Elkartea osatzen dugunon helburua da eskolaren antolakuntzan laguntzea, denon artean, ikas-komunitate sendoa eta bateratua lortu ahal izateko. Gure seme-alaben hezkuntza prozesua ez dagokio irakasleriari soilik, lan honetan guk ere erantzukizun handia dugu.

Gure aldetik argi daukagu gurasoen inplikazioa gero eta handiagoa den heinean, emaitzak hobeak izango direla, eta batez ere, gure seme alabek eskola aktibo eta integratzaile baten partaide direla sentituko dute.

Gogoan izan, denok gara Guraso Elkartea.

Guraso Elkartearen kontaktua:

gurasoelkartea@antonianokide.com