XXI. mendeko gizartearen behar eta eskakizunei erantzuteko prest eta gogoz ari gara. Horregatik Hezkuntza sailak egiten duen teknologia-heldutasun ereduan maila aurreratua lortu genuen 2019-20 ikasturtean, ikastetxeko eragile ugarik egindako ahaleginari esker.
Ikastetxeak 5 lan eremutan egiten du lan Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) aurrera egiteko:
Ikastetxeak wifi sare indartsua jarri zuen orain urte batzuk, ulertuta konektatuta egotea ezinbesteko baldintza izango zela gure egitasmoak aurrera eramateko. Wifi sarea ona eta konexio indartsua ditugu kontratatuta.
Gaur egun LH6tik DBH 4ra bitarteko ikasleek ordenadore bana dute lanerako eta ikasgai asko modu digitalean soilik ikasten dituzte.
Gaitasun digitala bermatuz.
Erronkak askotarikoak dira. Egiteko moduak ere bai. Sortzen ari diren baliabideak ere ugari dira. Haiek ezaugutzea eta haiekin lan egitea ezinbestekoa zaigu ikasleak prestatzea nahi badugu. Horretarako, Kristau Eskolak eskaintzen dituen formakuntza saio askotan hartzen dugu parte, eta irakasleek ere praktika onak partekatzeko saioak egiten dituzte. Beti ere kontuan izanez autoformakuntzan sakontzea dela bidea, bai irakasleen aldetik, bai ikasleen aldetik ere. Beti ere ahaztu gabe, irakasleen konpetentzia digitala landu egin behar dela, ikasle konpetenteak izango baditugu.
Alexia plataformarekin egiten dugu lan. Plataformaren bidez komunikatzen gara familiekin. Plataformaren bidez eramaten ditugu aurrera administrazio lanak. Bertan argitaratzen notak, fakturak, argazkiak… Modu bateratu batean egiten dugu lan hodeian. Bai gurasoentzako eta bai irakasleentzako prestatutako appa-ak erabiliz.
Berrikuntzan jarri ditugu indarrak. Teknologia berez ez baita helburu, bitarteko baizik. Bitarteko gure helburu pedagogikoak lortzeko, bitarteko gure metodologiak hobeto txertatzeko. Etengabeko ikaskuntza da dagoenaren berri izatea eta haiek eguneroko lanean txertatzea. Ez da tresna zehatzak ezagutzea bakarrik kontua. Baizik eta egiten ari garena nola egiten dugun etengabe izatea langai.
Barne komunikazioa Alexia bidez egiten dugu. Eta kanpora begirako komunikazio sare hauen bidez egiten dugu: