Ordutegia: goizez: 9:00 – 12:30 / arratsaldez: 14:30 – 16:30
Zaintza zerbitzua erabilgarri izango dute LH4 maila bitarteko ikasleek (7:30 – 9:00)
Lehen urteetan jakin-min eta ikasteko gogo agortezinak erakusten dituzte ikasleek. Ikasteko grina hori etapa osoan zehar mantentzea eta piztea da gure helburua. Horrez gain, ikasleei beraien gustuak, interesak eta gaitasunak kontuan hartuta, adimen anitzen teoria aplikatuz proiektu erakargarriak diseinatzen ditugu ikasle konpetenteak hezteko asmoz. Ikasle hauek ikasitakoa beraien errealitatean erabiltzeko gai izan daitezen nahi dugu. Horretarako ikasketa kooperatiboa biderik egokiena dela pentsatzen dugu.
Adimen emozionalaren garapena bereziki zaintzen dugu, errespetu, tolerantzia eta elkarbizitza bezalako baloreak transmitituz. Banakako tutoretza ere, gure ikasleak gugandik gertu senti daitezen nahi dugulako. Gure proiektuan konfiantza handia dugu, eta ilusio handiz ekiten diogu gure lanari.
Erronken eta ikas-egoeren bitartez eta irakasten dugu. Curriculumeko gaiak arloka ikasteaz gain, arlo desberdinak uztartuz ere jardungo dute, proiektu edo erronken bitartez arloak landuz eta bereganatuz joan daitezen.
Talde kooperatiboetan aritzen dira, taldean lan egiteak dituen abantailetan sinisten dugulako: emozioen eta denboraren kudeaketa, gaitasun sozialak lantzea, motibazioa mantentzea…
Pentsatokia: Espazio honetan pentsatzeak du protagonismoa. Egoera matematiko, zientifiko zein hizkuntzari buruz hausnartzeko tokia da.
Haur Hezkuntzan irakurketa-idazketa prozesuak ahozkotasuna izan du abiapuntu, batez ere. Lehen Hezkuntzan, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna garatu eta sendotzea da helburua. Prozesu aktibo moduan, honek, iragarpen eta inferentzia etengabea eskatuko du.
Ikusmen-azterketa: lehen hezkuntzako etapa hasi baino lehentxeago, ikasleei ikusmen azterketa bat egiteko aukera ematen diegu ikastetxean, profesional optometriko baten eskutik, irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan ikusmenak duen garrantziaz jabe garelako.
Aho-hizkuntza, oinarrietako bat: oso garrantzitsua da ikasleekin ahozkotasuna lantzeari beharrezko denbora eskaintzea, irakurketarako eta idazketarako ezinbestekoak diren oinarri kognitiboak elikatzen ditugulako. Horretarako, besteak beste, maila guztietan tertuliak egiten dira.