Antoniano ikastetxea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Itunpeko ikastetxea da. Ikasleak egitasmo guztien erdian jarriz, hauen Garapen pertsonala osotasunean lortzea du helburu, hezkuntza komunitate osoaren lankidetza estuaz. Ikaslearengan gaitasun eta jokaera kritikoa, zuzentasuna, erantzukizuna, autonomia, elkartasuna eta elkarrenganako begirunea sustatzea ditu helburu.
Kalitatezko hezkuntza eta zerbitzu osagarriak ematearen asmoarekin, etorkizunerako pertsona zoriontsuak prestatzen dituen ikastetxea da, aldi berean komunitatearen ongizatea zaintzen duena.
Euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz, biak ezagutu eta bizi izatearen aldeko lana egitenduen ikastetxea da. Ikastetxe euskalduna izanik, eleaniztasunaren aldeko apustu irmoa egiten du.
Jatorriz frantziskotarra da, eta kristau eskola izanik, ikasle guztiei irekia da, inolako bazterkeriarik egin gabe. Ikastetxe integratzailea eta anitza da, hezkidetzaren alde lana egiten duena, balio etikoetan oinarrituta, gardena, jasangarritasuna lortzearen alde lan egiten duena, komunitatearen parte hartzea demokratikoan oinarrituta, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldekoa.
Antoniano ikastetxeak izan nahi du:
Hezkuntza integrala sustatzen duen eta gizarte aldakor honetara egokitzeko izaera berritzailea duen XXI. mendeko ikastetxea, konpetentzietan oinarritutako Hezkuntza eskainiz. Gizarte berriak erakarriko dituen erronkei aurrera egiteko prest dagoena: gizartearen digitalizazioa, ingurumenarekiko begiruna, jasangarritasuna, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gizartearen aniztasuna, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotzen diren eskubideak.
Ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz, bakoitza bere osotasunean garatzen lagunduko duen ikastetxea. Hurrengo balio etikoetan oinarrituta, etorkizunerako ikasleak prestatuko ditu: pertsonaren duintasuna, giza eskubideak, elkarren arteko errespetua, gogorkeriaren gaitzespena, ingurumenarekiko begirunea.
Ardatza euskara izanik pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, hizkuntza propioa eta kontaktuko hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza batean beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz.
Herrian txertatua, bertako hainbat ekintzetan parte-hartzea bultzatzen duena.
Zarautzen erreferentzia zentroa, identitate propioa duen ikastetxea, aurrerakoia, eta proiektu pedagogiko propioarekin.
Antoniano Hezkuntza komunitate osoaren ongizatea bermatzen duena, kalitatezko Hezkuntza eta zerbitzu osagarriak eskaintzen duena.
Kristau eta giza balioetan oinarrituta, kalitatezko hezkuntza ematen duena, ikasleak egitasmo guztien erdian jarriz, etorkizunerako pertsona zoriontsuak prestatzen dituena, komunitatearen ongizatea zaintzen duena, euskalduna, eleanitza, integratzailea eta anitza, parte hartzea demokratikoduna, hezkidetzaren alde lana egiten duena, gardena, digitala, jasangarria, berdintasunaren aldekoa, eta kalitatezko zerbitzuen eskaintza duena.