Gure metodologia - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

METODOLOGIA AKTIBOAK

Image

“Esan eta ahaztu egingo dut, irakatsi eta gogoratu egingo dut, murgil nazazu eta ikasi egingo dut."
Benjamin Franklin

Icon Image

ADIMEN ANITZAK

Image

Etengabeko berrikuntzan, ikasteko modu berriak eskainiz.

Howard Gardner Hezkuntza Doktorearen teoriak Antoniano Ikastetxearen hezkuntza berrikuntzarako erronkei erantzuten lagundu digu. Gardnerren arabera, gure adimenak anitzak dira: interpertsonala, musikala, intrapertsonala, naturalista, linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, gorputz-zinetikoa eta espirituala. Guztiok adimen mota guztiak ditugun arren, pertsona bakoitzean adimenen bat besteak baino garatuago dago, bakoitzaren faktore genetikoen arabera eta bakoitzaren kultura eta testuinguruaren arabera.

Adimen anitzen ikuskera honek hezkuntza ulertzeko ikuspegi desberdina eskatzen du, eskola eredu berri bat, alegia; bakoitzak adimen perfil ezberdina baldin badugu, ikasi ere modu ezberdinean egingo dugulako eta abilezia ezberdinak izango ditugulako.

Gure erronkak:

  • Eskolan adimen guztiak lantzea da.
  • Ikasle bakoitzaren interes eta gaitasunetatik abiatuz, geletako aniztasunari erantzutea.

Zer egiten dugu hau lortzeko?

  • Metodologia eta ebaluatzeko moduak eraldatu.
  • Arazoetan oinarritutako ikas-egoerak landu.
  • Ikasketa kooperatiboa bultzatu.
  • Konpetentzia digitala sustatu.
  • Irakasle eta ikasleen rola egokitu.

Ikaslea norbere ikaskuntzaren protagonista da, irakasleak bidelagun.

Icon Image

Ikasketa kooperatiboa

Image

Ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoa da. Ekimen honen helburua: ikasgelako eguneroko jardueretan irakaste/ikaste prozesu elkar-eragile eta autonomoak bermatzea da, ikuspuntu inklusibotik eta norberaren ezaugarriak errespetatuz.

IKKI taldeko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea.

Ikasleek konpetentziak garatzen dituzte eta, aldi berean, taldean lan egiten eta solidario izaten ikasten dute.

  • Ikasketa kooperatiboa ez da soilik konpetentziak hobeto garatzen joateko baliabide baliagarria, baizik eta ikasleek ikasi beharreko curriculum konpetentzia bat gehiago.

Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi!

Icon Image

Adimen emozionala

Image

Emoziorik gabe ez dago ikasketarik!

Neurozientziaren arabera, emozioak funtsezkoak dira ezagutzak eskuratzeko eta modu oso garrantzitsuan eragiten dute ikasketan. Gainera, oso jabe gara, adimen emozionala lantzean eskolako giroa hobetzen dela eta baita ikasleen erantzuna ere gatazken aurrean. Hau honela, funtsezkoa iruditzen zaigu komunikatzeko modua, gure emozioen kudeaketa, arazoak konpontzeko trebetasuna, taldean lan egiteko gaitasuna eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna lantzea.

Badakigu, ikasgelan zein bizitzan zehar, gatazkak sortuko direla pertsonen arteko harremanetan. Hala, ezinbestekoa da gatazka horiek detektatzea eta lehenbailehen esku-hartzea, arazoak areagotu eta zaildu ez daitezen. Urteak daramatzagu arlo horretan trebatzen, eta tresna eta baliabide egokiak garatu ditugu gatazka horiek kudeatzeko (adostokiak, berdinen arteko bitartekaritza, minfulnessa, etab.). Adimen emozionala lantzeak, sustrai emozional sendoak garatzen lagunduko digu.

Hezkuntzaren bitartez pertsona bakoitzaren ongizatea bilatzen dugu, gizartea eraldatzen laguntzeko.

Icon Image

Ikas-egoerak: Proiektuka lanean

Image

Hezkuntza etengabeko garapenean, unean uneko erronkei erantzuteko metodologiak erabiltzen ditugu.

Proiektuka lan egiteak ikaslea ikasketa prozesuaren erdi erdian kokatzen du. Lan ildo honetan ikasketa esanguratsuagoa da, ikasleen motibazioa sustatuz.

Ikasleek informazioa erabili, ikerketa estrategia desberdinak aktibatu eta bereganatutako ezagutzak aplikatzeko aukerak dituzte, arazo baten irtenbidearen eraikuntzan.

Pentsamendu errutinen bidez, ikasleek ezagutzak antolatzeko aukera dute, egoera posible desberdinetara egokitzen diren eredu jakin batzuei jarraituz, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta autonomoa erraztuz.

Testuinguruan kokatutako ikaskuntza adierazgarria eta integratzailea sustatzen dugu.

Icon Image

STEAM proiektuak

Image

Zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematika arloetan

  • STEAM proiektuen bidez, ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematiketan XXI. mendeko konpetentziak garatzen dituzte, egungo eta etorkizuneko erronkei era autonomoan aurre egiteko.
  • STEAM proiektuak hezkuntza komunitate osoarekin batera eramaten ditugu aurrera, eta eskolaz kanpoko jarduerak, herriko eragileak, enpresak eta erakundeak STEAM sarearen barne hartzen ditugu.
  • Garrantzi berezia bideratzen da genero berdintasunaren ikuspegira, emakumeen STEM arloko parte-hartzea sustatzeko metodologiak erabiliz eta,  besteak beste,  zientzia eta teknologia alorreko emakume profesionalak eredu gisa hartzen ditugu.
Icon Image

Matematika manipulatiboa

Image

Matematika manipulatiboekin bi aspektu hauek hartuko ditugu kontuan. Ikasleek ikasiko dute esperimentatuz eta ikertuz, jolastuz eta gozatuz, matematika ukituz… eta gainera bide anitzak eskainiko zaizkie, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta jolasak erronka bihurtuz.

Matematikak ulertu eta ilusioarekin  bizitzeko metodologia eraginkorra da matematika manipulatiboarena. Gure ikaskuntza-filosofia baliabide eta ideia ludikoak eta manipulatiboak erabiltzean datza. Haur eta helduok esperimentatuz, jolastuz eta deskubrituz ikasten dugu. Horretan ari gara.

Programa egituratua,  dibertigarria eta oso eraginkorra dugu. Matematikaren oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak lortzen dituzte: zenbakikuntza, arrazoibide logikoa, ikusizko pertzepzioa, orientazio espaziala, geometria eta neurria.

Icon Image

Lagun handi - lagun txiki

Image

Eskolako haur txiki eta handiak elkareraginean jartzeko ekimena da. Handiek ikasketa zerbitzu bat ematen dute, txikiekin lanean lagunduz, eta aldi berean beraiek ere ikasi egiten dute. Txikiek handiekin ere asko ikasten dute, handiek kontatzen dietenarekin, bai loturak eraikitzen, komunikatzen. Gainera, beraien artean sortzen harremana oso berezia izaten da, urteetan irauten duena. 

Asko ikas daiteke komunitateari zerbitzu bat eskainiz. Hau da programa honen oinarria. Ahaleginean, sormenean eta parte-hartzean oinarrituta, zerbitzurako ikaskuntzak etengabe eboluzionatzen ari den mundu honetan ezinbestekoak diren enpatia, kidetza eta gizarte-baliabideak eta -trebetasunak garatzen laguntzen du.

Icon Image

Workshopak

Image

Zenbat maite ditugun workshopak!

Workshopak gai zehatzen inguruan antolatutako bi eguneko tailerrak dira, eta bi egun horietan tailer horretan murgilduta egongo da ikaslea, metodologia aktiboak eta ikasketa kooperatiboan murgildurik. 

Ikasleei 8-9 workshop ezberdin aurkeztu ondoren, ikasle bakoitzak bere interesen edota trebetasunaren araberako tailerretan parte hartzen dute, ohiko eskola ordutegia eta gelen formatua hautsiz.

Zer lortu dugu workshopekin?

Ikasleak MOTIBATZEA, beren gustuko gaia lantzeko aukera eskainiz.

  • Adin ezberdinetako ikasleen arteko harremanak bultzatu  eta elkarrengandik ikastea.
    • Irakasle-ikasle harreman ezberdinak lantzea.
    • Gaitasun berriak deskubritzea.
    • Modu kooperatiboan lan egitea.
    • DISFRUTATZEA!

Egin ditugun workshopen zenbait adibide:

Argazkigintza – artea

Mendi bizikleta – kirola

  • Fashion Look! – edergintza
  • Zientziaz blai! – zientzia
  • Dantza eta gorputz adierazpena – kirola eta dantza.

Eskalada – kirola