Guztien beharrak hartzen ditugu kontuan, haur, gazte eta familienak; eta horietatik abiatzen gara, bakoitzaren onena lortzeko.
Ikasleekin ez ezik, familiekin ere zuzen-zuzeneko harremana izaten dugu, beharrezkoa den bakoitzean bilduz, deituz edo komeni den moduan komunikatuz guraso edo tutoreekin ere. Familia-ikastetxe harremana ezinbestekotzat jotzen dugu, haur eta gazteen heziketa elkarlanean oinarritzen dela sinesten baitugu.
Gure ikasleen hezkuntza integrala eta kalitatezkoa lortzeko beharrezko den bitartekaria da.
Funtzio nagusiak:
Ikasleen aniztasuna kontutan izanik kasuan kasuko erantzuna ematen ahalegintzen gara: orientazio akademiko – ptofesionala, hezkuntza behar berezikoei laguntza egokiak, errefortzuak, norbanako planak, beharrezkoak diren egokitzapen kurrikularrak adostu, behar berezidun ikasleei trataera zehatza eskaini.
Eta gurasoen eskaerak bideratu, neurriak adostu eta koordinatu, bakarka edo tutorearekin batera bere seme-alaben heziketa proszesuaren berri eman eta jarraipena egin
ORIENTATZAILEAK
HH – LH: Nerea Orbañanos
DBH: Vanessa Becerra
HEZIKETA PREMIA BEREZIKO IRAKASLEAK
Itziar Ribera
Onditz Aizpurua
HEZKUNTZA LAGUNTZARAKO ESPEZIALISTAK
Nerea Urkia
Uxoa Saizabal
Maitane Aramendi
Oihana Pozueta
Borja Martinez de Antoñana
Eider Egaña