HH Etapa - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

HAUR HEZKUNTZA

1-6 urte
Haur Hezkuntzako xedea: haur guztien garapen integrala eta harmonikoa dimentsio guztietan.
Image
Icon Image

“BAGA PROIEKTUA"

Image

Familia eta haur bakoitza gure komunitateko parte izan dadin HARRERA GARAIAri ezinbesteko garrantzia eskaintzen diogu. Haurraren eskolaratzea era egokian egin ahal izateko beharrezkoa da egokitzapen bat egitea, gela eta gelakideak ezagutu eta hezitzailearekin atxikimenduzko harreman bat eraikiz.

Haur Hezkuntzan haur eta familia bakoitzaren beharrak kontutan hartuz diseinatzen dugu egokitzapena,  erritmo desberdinak  errespetatuz.

Familia eta hezitzaileen arteko harremana etengabea da. Eguneroko komunikazioa bermatzen dugu, etxeko eta eskolako informazioa egunero elkar-trukatuz sarrera eta irteeretan. Oso gertutik egiten dugu lan.

Icon Image

HAUR ESKOLA – URTE 1

Image

Haur eskolako ordutegia: 7:30 – 16:30
Urtean zehar 11 hilabetez irekia.
Urte osoan zehar matrikulatzeko aukera.

Haurren garapena estimulatzeko eta dituen gaitasunak garatu eta indartzeko, egunero errutinak eta ekintza ezberdinak  egiten ditugu gelan.

Esperimentazioa: Haurrari manipulatzeko eta esploratzeko aukera eskaintzen diogu tailerrak antolatuz. Horretarako material ezberdinak proposatzen dizkiogu eta haurrak bere bost zentzumenak erabiliz arakatu eta esploratuko du eta pixkanaka bere burua eta ingurunea ezagutuz joango da.

Eleaniztasuna; Euskara dugu abiapuntu,  baina HH1eko gelatik hasita ingelesa eskaintzen dugu, umeen garuna estimulatzeko, modu guztiz naturalean abesti, esku-jolas eta eguneroko esamoldeen bidez.

Gure helburua haurra lasai eta goxo egotea da, etxean bezala sentitzea, bizitan garapen afektibo eta kognitiboa garatzeko oinarriak finkatuz.

Icon Image

2-6 URTE

Image

Ordutegia: Goizez: 9:00-12:30

Arratsaldez: 14:30-16:30

Goizeko zaintza : 7:30-9:00

Adimen anitzen teorian oinarrituz haur bakoitzaren berezko gaitasunak zein diren detektatzen ditugu eta ikasleen interesetatik habiatuz, adimen desberdinak sustatzen dituzten proiektuak diseinatzen ditugu ondorengo etapetan baliagarriak egingo zaizkien tresnak eskainiz:

Eskolan ikasleek trebetasun emozionalak eta bizi-trebetasunak eskuratzea dugu helburu ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoaren bidez.

Testuinguru ekologiko bat sortu dugu, espazioak egokituz eta gure proiektua malgutasunez familia eta haur bakoitzarentzat moldatuz. Ikasleen gaitasunak garatzeko aukerak eskaintzen dituen espazioak diseinatzen ditugu, erakargarriak diren materialak eskainiz, jolasa, esplorazioa eta esperimentazioa oinarrian izanik, bere parekoekin hartu-eman positiboak eraikitzeko.

Hezitzaile bat baino gehiago izango da haurrarentzako erreferentea, ikasketa partekatua eginez eta helduekin lotura esanguratsuak eraikiz. Seinaleak modu egokian interpretatzen eta erantzuten dituen, ikasleen bidelaguna.

Aurren berezko erritmo biologikoa eta intelektuala  errezpetatuz, sormena eta ekimena bultzatzen ditugu, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatuz.

Icon Image

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUA

Image

Egunero ikasketa espazioak kontu handiz prestatzen ditugu, gure txikiei manipulatzeko eta esploratzeko aukera eskaintzeko. Horretarako, material ezberdinak proposatzen dizkiogu eta haurrak bere bost zentzumenak erabiliz arakatu eta esploratuko du eta pixkanaka bere burua eta ingurunea ezagutuz joango da.

Esperimentazio tailerrak: adimen anitzen teorian oinarrituz,  ostiral arratsaldero tailer desberdinak egiten dira hiru, lau eta bost urteko haurrekin. Maila desberdinetako ikasleak  nahastuta osatzen dute tailerretako taldea. Haurra bera da erabakitzen duena zein tailerretan esperimentatu. 

Tailerretako taldekatzeak: adin aniztasuna kontutan izaten  dugu, imitazioz ikasteko aukerak emateko. Nagusiagoak direnak txikientzako eredu sortzaile bilakatzen dira. Taldearen aniztasunak guztientzat aberastasuna dakar, sozializaziorako aukera anitzak eta ikasleei rol ezberdinak hartzeko aukerak ere eskaintzen dizkie,  hartu-eman esanguratsuak izateko, besteenganako konfiantza eraikitzen joateko edo lehiaren gainetik elkarlana sustatzeko.

Estimulazio goiztiarra:  Burmuina estimulatzen dugu lotura neuronalak sortzen laguntzeko eta horrela haurraren garapenean sortu daitezkeen zenbait arazo prebenitzeko. Horretarako jarduera desberdinak egiten ditugu: katuka, patroi gurutzatua, brakeazioa… Era ludikoan haurrak oinarrizkoak diren onurak bereganatzen ditu.

Programa egituratua, dibertigarria eta oso eraginkorra dugu, ikasleak bizitza errealaren erronketarako prestatzen dituzten jarduerekin. Matematikaren oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen dira, pentsamendu logiko eta abstraktua eraikitzen joateko. Pentsamendu errutinen bidez, arrazoiketa-eredu sinpleak aktibatzen ditugu, pentsamendua egituratzen laguntzeko.

Eleaniztasuna 

    • HH2 eta HH3 ko geletan ingelesa eskaintzen dugu, umeen garuna estimulatzeko, modu guztiz naturalean abesti, esku-jolas eta eguneroko esamoldeen bidez.
    • Artigal metodoa HH4 eta HH5 eko geletan. Metodo honekin ingelesa ipuinak kontatuz eta egunerko jardunean hizkuntza erabiliz bereganatzen dute ikasleek. Horrela, ikasleek hizkuntza hau erabiltzeko grina eta motibazioa bultzatzen da.

Icon Image

PSIKOMOTRIZITATEA

Gorputza mugimenduan, gorputza harremanean.
Image

Psikomotrizitateak haurren garapen fisiko, psikiko zein emozionala garatzea ahalbideratzen duelako, leku nabarmena du gure eskolan.  Mugimendua eta jolas askea oinarri izanik, gure txikiek barruan dituzten beldur, ideia eta zalantzekin jolasteko aukera izaten dute, hauei erantzuna bilatzeko saiakeran. Izan ere, psikomotrizitatean, jolasa, mugimenduaren adierazpen poetikoa da eta gizakiaren osagairik emozionalenak agertzeko ibiligailu nagusia.

Besteekin jolastuz barruko zein kanpoko guneetan, harremanak eta elkarbizitza garatzen ditu,  adimen intra eta interpertsonalean urratsak emanez. Erronka ederra gure txikientzat!

Icon Image

GURE PROIEKTU IZARRA

Image

Ikaslea behar eta interes jakin batzuekin iristen da eskolara eta gure helburua giro afektiboan beraien gaitasunak garatzeko tresnak eta testuinguru anitzak eskaintzea izango da. Proiektu izarra klaustroak elkarrekin urtero diseinatzen duen gure proiektu propioa da eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko egunero egiten dugun bilaketatik sortzen da.  Egitasmo zehatz eta desberdina da, etengabeko eraldaketa dakarrena eta gure ikasleei egokitua, beraien jakinmina eta emozioak piztuz, ikaskuntza prozesua esanguratsua izan dadin bilatzen duena.