Gure metodologia1 - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

METODOLOGIA AKTIBOAK

Adimen anitzetan oinarrituak
Image

Esan eta ahaztu egingo dut, irakatsi eta gogoratu egingo dut, murgil nazazu eta ikasi egingo dut.
Benjamin Franklin

Icon Image

ADIMEN ANITZAK

Image

Adimen Anitzen teoria Howard Gardner Hezkuntza Doktorearen teoria bat da. Harvard-eko irakasle honen teoriak Antoniano Ikastetxearen hezkuntza berrikuntzarako kezkei erantzuten lagundu digu. Hona hemen teoriaren laburpentxo bat:

Teoria honen arabera, gure adimenak anitzak dira . Gaur egun 8-9 adimen mota desberdin aurkitu dituzte . Hauek dira: Interpertsonala, musikala, intrapertsonala, naturalista, linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, gorputz-zinetikoa eta espirituala.

Guztiok adimen mota guztiak ditugun arren, pertsona bakoitzean adimenen bat besteak baino garatuago dago, bakoitzaren faktore genetikoen arabera eta bakoitzaren kultura eta testuinguruaren arabera.

Adimen anitzen ikuskera honek hezkuntza ulertzeko ikuspegi desberdina eskatzen du, eskola eredu berri bat, alegia; bakoitzak adimen perfil ezberdina baldin badugu, ikasi ere modu ezberdinean egingo dugulako eta abilezia ezberdinak izango ditugulako.

Gure erronka eskolan adimen guztiak lantzea da. Ikasle bakoitzaren interes eta gaitasunetatik abiatuz eta geletako aniztasunari erantzunez, askoz emaitza hobeagoak lor ditzakegula sinesten dugu. Horretarako metodologia eta ebaluatzeko moduak aldatu ditugu, ikas-proiektuak landuz, ikasketa kooperatiboa bultzatuz, baliabide digitalak gero eta gehiago erabiliz, arazoetan oinarritutako ikaskuntza bultzatuz eta ikasteko modu berriak ezarriz …eta noski guzti honek eskatzen duen irakasle eta ikasleen rolen aldaketa bat eginez.

Ikasleak norbere ikaskuntzaren protagonista izan behar du eta irakasleak beraien gida, entrenatzaile.

Icon Image

proiektuak

Image

Proiektuka lan egiteak ikaslea ikasketa prozesuaren erdi erdian kokatzen du. Lan ildo honetan sormena eta parte-hartzeari esker,  askoz motibatuagoak daude ikasleak, eta ikasketa bera ere askoz esanguratsuagoa izaten da.

Bi motatako proiektuekin egiten dugu guk lan:

  • – Arazoetan oinarritutako proiektuak (EKI proiektua DBHn): arazo batetik abiatzen gara lanerako. Ikasleei arazo bat planteatu eta beraiek arazoa konpontzeko estrategia ezberdinak aktibatu beharko dituzte.

– Ulermen proiektuak: Gai baten inguruan planteatzen zaien lan bat egin beharko dute. Horretarako ikerketa eta estrategia ezberdinak jarri beharko dituzte lanean. Azken produktu bat izaten du proiektu mota honek.

    • – Steam proiektuak: STEAM hezkuntza etengabeko garapenean dago eta unean uneko erronkei erantzuteko beharrezko metodologiak erabiltzen ditu. Ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematiketan XXI. mendeko konpetentziak garatzen dituzte, egungo eta etorkizuneko erronkei era autonomoan aurre egiteko gai izan daitezen. Hau helburu gisa hartuta STEAM hezkuntza komunitate osoarekin bat eramaten dugu aurrera, eta eskolaz kanpoko jarduerak, herriko eragileak, enpresak eta erakundeak STEAM sarearen barne hartzen ditugu ondorioz.
    • Esteka honetan 2021-2022 ikasturtan DBH2 mailan burutu eta DBH4ko ikasleen bidez web modura publikatu dugun Steam Proiektuaren nondik norakoak topatuko dituzue.
    • Hezkuntza eredu honen bidez ikaslea erdigunean jartzen dugu, proiektuetan lan egitera bideratu eta maila teorikoan landutakoak eguneroko errronketan duen baliagarritasunaz jabetzen laguntzen diegu. Horretaz gain, garrantzi berezia bideratzen da  genero berdintasunaren ikuspegiara, nesken STEM arloko parte-hartzea sustatzeko metodologiak erabiltzen direlarik, besteak beste,  zientzia eta teknologia alorreko emakume profesionalak eredu gisa hartzen ditugu.

Icon Image

Ikasketa kooperatiboa

Image

Ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoa da Ikasketa Kooperatiboa. Ekimen honen helburua ikasgelako eguneroko jardueretan irakaste/ikaste prozesu elkar-eragile eta autonomoak bermatzea da, ikuspuntu inklusibotik eta norberaren ezaugarriak errespetatuz.

  • – Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea.
  • – Irakasleek, berriz, bi xedetarako erabiltzen dute ikasketa kooperatiboa: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten eta solidario izaten ikas dezaten, azken bi horiek eskolako eduki gisa hartuta. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi…
  • – Kontua ez da ikasgela bateko ikasleek, noizik behin, «talde-lan» bat egitea, baizik eta, era egonkorragoan, «lantaldeetan» antolatuta egotea, batik bat, elkarrekin ikasteko eta, aldian behin, hala egokitzen bada, guztien artean lan bat egiteko.
  • – Ikasketa kooperatiboa ez da soilik eskolako edukiak hobeto ikasteko metodo edo baliabide bereziki baliagarri bat, baizik eta ikasleek ikasi beharreko curriculum eduki bat gehiago, hau da irakatsi behar zaien ikasgai bat.

Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi!

Icon Image

Pentsamendu errutinak

Image

Zer dira?

  • Ikasleen pentsamendua ordenatu eta zuzentzeko lantzen dugun pausu sekuentziak dira.
  • – Patroi sinpleak dituzte eta ikasleei pentsamendua egituratzen  eta begi-bistan jartzen laguntzen die.

 

Zer ezaugarri dituzte?

  • – Egitura erraza: pausu gutxiz osatua.
  • – Irakasteko, gogoratzeko eta erabiltzeko erraza.
  • – Ikusgai egiten duen antolatzaile grafikoarekin.
  • – Behin eta berriz erabili behar da gelan.
  • – Talde erabilera eta bakarkako erabilera.

Haurrei nola pentsatu irakatsi behar zaie, ez zertan pentsatu.

Icon Image

Mindfulness

Image

Mindfulness-a meditazio teknika gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan. Gai honen inguruan formakuntza jaso dugu ikastetxeko irakasle talde batek.

Mindfulness-a orainean egotea da, era kontziente batean, gertatzen dena ulertu nahian, jarrera irekiarekin. Abilezia hau garatzeak entrenamendua eskatzen du. Praktikatzeko une aproposak aukeratzea komenigarria da,  haurrak aztoratuta daudenean, azterketa baten aurretik edo ikasleen artean gatazkak sortzen direnean erabili daitekeen tresna da.

Helburua buru oreka lortzea da, lasaitasunaren beharra asetuz  eta gure gorputza baretuz. Aldi berean egunerokotasunean praktikatuz,  kontzentrazio maila hobetzen da, ikasleek oldarkortasun gutxiagoz jokatzen dute eta pertsonen arteko harremanak hobetzen dira.

Hau lantzeko gure eguneroko programaketan ekintza desberdinak txertatu ditugu,  arnasketak, gorputz miaketak, hamaiketakoa era kontzientean egitea  zentzu guztiak erabiliz, mandalak margotzea, igela bezala eseri eta isiltasunean gelaz kanpoko soinuak entzutea.

Mindfulness-a eguzkia gure azalean esperimentatzea da. Gure matrailetan zehar txirrista egiten duten tanta gazi horiek dastatzea. Gure gorputzean dagoen suminduraz ohartzea. Alaitasuna eta tristura gertatzen diren unean esperimentatzea. Horrekin ezer egin beharrik gabe, berehala erreakzionatu gabe edo zer pentsatzen dugun adierazi gabe. Mindfulnessa-a orainean adeitasunez presente egotea da. Momentu bakoitzean.

Beraz, denok, lasai eta erne igela bezala!!!

Icon Image

EMAT: Matematika manipulatiboa

Image

Matematika: hain ederra den gaia, iluna, ulergaitza eta aspergarria bihurtzen da ikasle askorentzat. Zergatik askok sufritzen dute matematika ordua iristen denean? Gure ustez gaia lantzeko moduan eta ikasle bakoitzaren erritmoan dago erantzuna. Alde batetik, testu liburuaren edota ordenagailuaren aurrean denbora asko pasa izan dute ikasleek, bertan azaltzen diren adibideak bere errealitatetik urrun daudelarik; bestalde, ikasle bakoitzaren erritmoa ezberdina dela jakin badakigu baina liburuek erritmo berdina markatzen dute denentzat.

Beraz, matematika manipulatiboekin bi aspektu hauek hartuko ditugu kontutan. Ikasleek ikasiko dute esperimentatuz eta ikertuz, jolastuz eta gozatuz, matematika ukituz… eta gainera bide anitzak eskainiko zaizkie, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta jolasak erronka bihurtuz.

Matematikak ulertu eta ilusioarekin  bizitzeko metodologia eraginkorra da matematika manipulatiboarena. Gure ikaskuntza-filosofia baliabide eta ideia ludikoak eta manipulatiboak erabiltzean datza. Haur eta helduok esperimentatuz, jolastuz eta deskubrituz ikasten dugu. Horretan ari gara.

Icon Image

Estimulazio goiztiarra

Image

Gure ikastetxean urte batetik hasi eta sei urte arte estimulazio goiztiarra lantzeko jarduerak egiten ditugu. Burmuina estimulatzen dugu lotura neuronalak sortzen laguntzeko eta horrela haurraren garapenean sortu daitezkeen zenbait arazo prebenitzeko.

Horretarako jarduera desberdinak egiten ditugu: katuka, patroi gurutzatua, brakeazioa… Era ludikoan haurrak oinarrizkoak diren onurak bereganatzen ditu.

Icon Image

Zirkulazio librea

Image

Ostiral arratsaldero zirkulazio librea egiten da hiru, lau eta bost urteko haurrekin. Maila desberdinetako geletako ateak zabaldu eta haurra bera da erabakitzen duena zein gela, espazioa eta ekintza esperimentatu.

Zirkulazio libreak adin aniztasunera eramaten du eta honek imitazioz ikasteko aukerak ematen ditu. Testuinguru egokia da berdinkideen arteko imitazioa gertatzeko. Adin ezberdinetako seme-alabak dituen edonork esan baitezake seme edo alaba nagusia zein estimulagarria den txikiaren ikaste prozesurako.

Nagusiagoak direnak txikientzako eredu sortzaile bilakatzen dira. Taldearen aniztasunak guztientzat aberastasuna dakar, sozializaziorako aukera anitzak eskaintzen ditu eta ikasleei rol ezberdinak hartzeko aukera eskaintzen die.

Beraz, txikienek nagusiagoengandik ikasteko ez ezik, adin aniztasuna lagungarria izan daiteke haur guztiak gelako dinamikan murgiltzeko, afektibitatea adierazteko, hartu-eman esanguratsuak izateko, besteenganako konfiantza eraikitzen joateko edo lehiaren gainetik elkarlana sustatzeko.

Icon Image

Lagun handi lagun txiki

Image

Gizarteari zerbitzu bat eginez asko ikas daiteke. Hori da lan ildo honen oinarria. Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak garatzen laguntzen du Ikasketa Zerbitzuak.

Parte-hartzea da gure lan tresnetako bat. Eskolako txiki eta handiak jartzen ditugu elkarlanean. Handiek eskolari zerbitzu bat ematen diete, txikiekin lanean lagunduz, eta aldi berean beraiek ere ikasi egiten dute. Txikiek handiekin asko ikasten dute, bai edukietan, bai harremanak eraikitzen, komunikatzen. Gainera, beraien artean sortzen binkulua oso berezia da.

Ia maila guztiek hartzen dute parte programa honetan:

  • – HH5ekoak LH5ekoekin
  • – LH1ekoak LH6koekin
  • – LH2koak DBH2koekin
  • – LH3koak DBH3koekin
Icon Image

Workshopak

Image

Gai zehatzen inguruan antolatutako 2 eguneko tailerrak dira. 2 Egun horietan tailer horretan murgilduta egongo da ikaslea.

10-12 workshop ezberdin, ikasle bakoitzak bere gustuaren arabera aukeratuak.

Zer lortu dugu wokshopekin?

    • – Ikasleak MOTIBATZEA, beren gustuko gaia lantzeko aukera eskainiz.
    • – Adin ezberdinetako ikasleen arteko harremanak bultzatu  eta elkarrengandik ikastea.
    • – Irakasle-ikasle harreman ezberdinak lantzea.
    • – Gaitasun berriak deskubritzea.
    • – Modu kooperatiboan lan egitea.
    • DISFRUTATZEA
    •  
    •  

Egin ditugun workshopen zenbait adibide:

  • – Nondik Nora?- orientazioa
  • – Txikitxef- sukaldaritza
  • – Gozozaleak – sukaldaritza
  • – Goma Eva “Fofutxak" – eskulanak.
  • – Argazkigintza – artea
  • – Mendian BTT – kirola
  • – Disenaitu zure poltsa, monederoa… – eskulana