Jangela - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

JANGELA

Jangelako arauak, urtebetetze festak, ordainketa & menua
Irailean hasi eta eskola irekia dagoen egun guztietan
Image

Antoniano Ikastetxeko jangelako kudeaketan  ikastetxeko guraso boluntarioak ari dira lanean. Ikastetxeko haurren gurasoak dira janaria banatzeaz eta haurren zaintzaz arduratzen direnak.

Honekin, bi helburu betetzea lortzen dugu:

  1.  1.- Ikasleek jasotzen duten arreta oso hurbilekoa izatea, eguerdiko ordu horietan etxeko giro batean egoteko aukera izatea.
  2.  2.- Jangelako erabiltzaile guztien kostua merkeagotzea eta familia guztientzat eskuragarria izatea.
Icon Image

JANGELAKO ARAUAK

Image
  • Bazkaldu aurretik eskuak garbitu.
  • Beroki, liburu, aldizkari, jostailu etab. ez eraman mahaira.
  • Mahaian egoki eseri.
  • Mahai tresnak eta esku zapiak egoki erabili.
  • Jakiak ez gustatu arren,animatu probatzera
  • Begirale eta lagunekiko errespetua mantendu.
  • Ez bota janaririk lurrera.
  • Bazkaria bukatu arte mahaitik ez altxa.
  • Eskuak eta aurpegia garbitu jangelatik atera baino lehen.
  • Jangelatik denak batera irten, arduradunak esandakoan.
  • Euria egiten duenean txamarrak, motxilak,…frontoian ez utzi.
  • Debekatuta dago jangelatik irtendakoan gelara igotzea, baloia,  txamarra, soka …-ren bila.
Icon Image

URTEBETETZE FESTAK

Image

JANGELAREN ERABILERA ARRATSALDEZ

Informazioa idazkaritzan.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00/16:00-18:00
  • Ostiraletan    9:00-13:00
  • Tlf. Zenb.    943830286
  • e-maila: zuzen@antoniano.com

Jangelari dagokionean, HH eta LHko ikasleen urtebetetzeak ospatzeko jangela UTZI egiten zaie gurasoei. Ikus jarraian adierazten diren arauak.

ARRATSALDETAKO JANGELAKO ERABILERA ARAUAK

  • Gelako ospakizunen bat egiteko eskolako jangela erabili ahal izango da. Erabilera hori modu egokian egiteko arau batzuk jarraitu beharko dira:
  • – Idazkaritzan eman beharko da izena, bi talde batera ez egokitzeko.
  • – Gelako haur guztiak izan beharko dira gonbidatuak.
  • – Garbiketa erabiltzaileen esku geratuko da, eta hartutakoan bezain txukun utzi beharko da gutxienez.
  • – Jangela meriendarako soilik erabiliko da (eskola barruan, sarreran, pasabideetan…ezingo dute ibili haurrek), eta jolasteko gunea patioa izango da.
  • – Jangela 17:30etarako utzi beharko da (ateak itxi egiten dira)
  • – Giltzak idazkaritzatik hartu eta bertan utzi beharko dira.
  • Gomendioa: Oparirik ez egitea gomendatzen dugu. Alde batetik konparaketak bultzatzen dituelako, eta bestetik familiartekoenekin nahikoak izaten dituztelako (gehiegi izanez gero ez dituzte estimatzen).

Ordainketa

Jangelako ohiko erabiltzailea izateko, urte osoan izena emanda egon behar da, 10 hilabetetan ordainduz.

Norbaitek banakako egun batetarako izena eman behar badu, aurreko eguneko 12:00ak baino lehenago jakinarazi beharko du idazkaritzan.

Urte 1eko gela 2 urte, HH, LH eta DBH

Urte osoan 5 egun astean

71,00 €

Urte osoan 5 egun astean

98,00 €

Urte osoan 4 egun astean

59,00 €

Urte osoan 4 egun astean

80,00 €

Urte osoan 3 egun astean

44,00 €

Urte osoan 3 egun astean

60,00 €

Urte osoan 2 egun astean

29,00 €

Urte osoan 2 egun astean

40,00 €

Urte osoan egun 1 astean

15,00 €

Urte osoan egun 1 astean

20,00 €

Egun soltea

5,90 €

Egun soltea

7,75 €

Janaria etxetik ekarrita

Doan

Janaria etxetik ekarrita: HH 2 urte

39,00 €

Icon Image

JANGELAKO MENUA

Image