El miércoles, hemos dado inicio al proyecto Lagun Handi Lagun Txiki. Los alumnos de 2EP-2ESO y 3EP-ESO han estado disfrutando juntos conociéndose y jugando.
Egin dugu zozketa!. 3DBHko ikasleek egindako zozketan 382 zenbakia atera da. Bilboko “Athletic Clubeko” jokalariek sinatutako kamiseta jaso ahal izateko jarri harremanetan ikastetxearekin.
Egin dugu zozketa!. 4DBHko ikasleek egindako zozketan 514 zenbakia atera da. Gabonetako otar ederra jaso ahal izateko jarri harremanetan ikastetxearekin.
Arrakasta itzela izan du YOGA FAMILIAN-en lehenengo deialdiak. Parte hartzeko izena eman duen kopuru handia dela eta, 2 saio egin behar izan ditugu. Bi saio goxo eta dibertigarri izan dira. Larunbat goiz batetarako famili-plan paregabea. Mila esker Tidoreko Estherri eta parte hartzera animatu zareten familie! Hurrengoan berriz. Emango dizuegu daten berri.
Izaro Aizpuruaren aitak hiru ahatetxo ekarri dizkigu. Txiki-txikiak ziren, baina hazi direnean aske utzi behar direla erakutsi digu eta gaurkoan horixe egin dugu. Bi gelak elkarrekin, Biotoporaino joan gara eta ahatetxoak kaiolatik atera eta askatasunean utzi ditugu. A zer plazerra, a zer gozamena!
“Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera” izeneko jardunaldira joan gara gaur. Eta bertan gure Hizkuntza Proiektua azaltzeko aukera izan dugu. Bertan erabilitako aurkezpena hementxe duzue. Bai eta denbora lerroa ere.