Partekatu
Gaurkoa Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Irakurzaletasuna bultzatzea oinarri delarik, irakurtzen ikasi eta irakurriz ikasteko eta gozatzeko prestatu behar ditugu gure ikasleak. Izan ere, liburuak bidelagun bikainak izan daitezke gure bizitzaren egunerokotasunean.
Irakurketaren bitartez, emozioak, pentsamenduak, iritziak, informazioa… adierazi ditzazkegu. Horregatik, eskolan zein etxean, tokia izan behar duela konbentzituta gaude.
Gaur oso egun berezia da, liburuaren mundu magikoan barneratzeko. Animatu irakurtzera eta gozatu esku artean dugun altxor honekin.