Gaurkoan, gure ikasleek egun berezia bizi izan dute eskolatik kanpo. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek Pagoetako Parke Naturala ezagutzeko eta naturarekin harremanetan egoteko aukera izan dute. Bertan, ingurua behatu, naturaz gozatu eta elkarrekin bizipenak partekatu dituzte. HH4 eta HH5eko ikasleek, berriz, goiza Salbideko parkean pasa dute. Hamaiketakoa jan, autobusean jolastu, eskalatu eta lagunekin primeran pasatzeko


















