Antoniano Ikastetxeko hezkuntza komunitate guztiak urte berriarekin batera zuen ametsak bete daitezen opa dizuegu. 2020an ere bihotzez lan egiten jarraituko dugu!
Azaroak 27an Zuhaiztiko parkean aurkitu genuen “Caga Tió”. Gelara eraman, mantatxo batekin tapatu eta egunero hamaiketakoaren azalak ematen genizkion. Gaur “Olentzero”ren etorrera ospatuz, Kagatiori abestu diogu eta hona gure sorpresa! Turroiak eta txokolateak eman dizkigu!!!
Olentzero eta Mari Domingi eskolan izan ditugu. Haur Hezkuntzako ikasleekin bildu dira eta guztientzat gelan jolasteko opariak eta bizkotxoak banatu dituzte. Mila esker Olentzero eta Mari Domingi!
DBH4ko Eramus+ proiektuan: Pasadan aste osoan zehar ikasle holandarrak izan ditugu gurean, DBH4ko ikasleekin Bat bi three Erasmus+ proiektuan murgildurik. Lan, barre, hizketa , jan eta dantza egin dugu elkarrekin. Apirilean elkarrekin izango gara berriro Leidenen. Irrikaz gaude!
Dagoeneko Gabon garaia iritsi da eta urtero bezala elkarrekin ospatu nahi dugu San Tomas bezpera datorren ostiralean, abenduaren 20an. Egun horretarako egitarau berezi bat prestatu dugu! Ostiralera arte!
“Morokil” edariaren inguruko tailerra izan dute gaurkoan LH eta DBHko jangelako erabiltzaileek. Morokila artoz eta irinez eginiko edari energetikoa da, eta garai batean gure aiton-amonen gosaria izan ohi zen, baserri askotan. Morokilaren osagaiak: arto irina, behi esnea (intolerantzientzako beste esne mota bat erabili da) eta azukrea (diabetikoentzat Stevia).
NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA 2019 Atzo, abenduak 3. Gure ama hizkuntzaren nazioarteko eguna, non lehenengo hitzak esan, ikasi, bizi eta amets egiten dugun hizkuntzaren eguna. Egun osoko ekintza zoragarrietan parte hartu genuen, euskaraz kantu egin, euskara dantzatu eta txokolate bero goxo goxoaz ere gozatu genuen. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Ederki pasa genuen!
Azaroak 21 eta 22 an “Doluaren inguruko tailerra” izan genuan Aingeru Oiartzabal psikologoaren eskutik. Bizitzaren inguruan hausnartzen aritu ginen, sufrienduaz eta edukitzen ditugun galerez. Horretarako paper, margo, guraize, ipuin, bideo zein gogoeta eta esperientziez baliatu ginen. Tailerra esanguratsua izan zen eta ikasle bakoitzak euren galerez eta mundu emozionalean sartzeko aukera ederra izan zen.
4 urtekook udazkeneko irteeratxoa egin dugu: Rosaleda parkean eta malekoian izan gara eta urtaro honetan lurrak eta itsasoak duten kolorea behatu dugu. Ederra izan da…