Ostiralean XLII. Salbatore Mitxelena sarien ekitaldia ospatu zen Modelo Aretoan. Ekitaldi honek, beste urte batez, haur eta gurasoak bildu zituen Udalak antolaturiko ipuin eta olerki lehiaketa honen sari banaketa ekitaldian.
Guztira 536 lan aurkeztu ziren aurtengo Salbatore Mitxelena Sarietara eta gure ikasleen artean baditugu saridunak:
A2 mailako ipuingintzan 2. saria lortu zuen PAULE Olazabal Gómez ikasleak, “Laranja majikoa naiz” ipuinarekin.
B mailako olerkigintzan, SARA Berrueta Redondok 3. saria irabazi zuen “Amama maitea” olerkiarekin.
D mailan, NAIA Hammond Illarramendi gertatu zen 3. “Amaiera” olerkiarekin.
Honetaz gain, aipamen berezia egin nahi diogu gure ikasle ohia den ELAIA García Aizpuruari: ezaguna genuen bere idazteko trebezia eta ez da lehen aldia sariak irabazten dituena, baina aurtengoan lehiaketako marka guztiak hautsi ditu, hiru sariren jabe eginez. “Hotzikara” eta “Izar gorriek malkoak dituzte isurtzen” ipuinekin 1. eta 2. sariak eskuratu ditu; eta, olerkigintzan, “Ihesitakoak” lanarekin, beste lehen saria.
Bejondaizuela lauoi, jarrai ezazue sormena hedatzen eta idazketan trebatzen. Zorionak denon izenean!