Azken asteetan, Antonianon giro berezia bizi izan dugu, Korrikaren etorrerak sortzen duen ilusioarekin. Ikasleak buru-belarri murgildu dira ekimen honen inguruko lanketan, eta euskararen aldeko mezua ulertu eta bizitzeko aukera paregabea izan dute. Hainbat jarduera egin ditugu elkarrekin: petoak margotu, lekukoak sortu, aurtengo abestia ikasi eta Korrikaren jatorria ezagutu. Horrez gain, zuzenean jarraitu dugu ibilbidea eta,














