Atzoko eguna zoragarria izan zen. Antoniano ikastetxea osatzen dugun guztiok, aiton-amonei omenaldi bat eskeini genien aretoan. Aiton-amonek, deskribatu ezin daitekeen maitasuna ematen digute uneoro. Guzti horregatik, HH3tik hasi eta LH2rarteko ikasleak eta hauen aiton-amonak aretoan bildu eta aiton-amonekin genituen argazkiz osatutako bideoa ikusi genuen. Momentu magikoa sortu zen aretoan. Ondoren LH2ko ikasleak, bertso bat abestu zieten protagonistei, eta, patioan elkartu ondoren, ikasleak aurrez prestatutako oparitxoak banatu zizkieten. Ekitaldiari amaiera emateko, Marti gelan elkartu ginen mahaiaren inguruan kafe eta pasta batzuk hartuz. Gerturatu ziren aiton-amona guztiak, beraien esker ona adierazi ziguten. Bertsoak zihoen bezala: …. Zuekin joan gaitezke edozein lekura.»