Urtero bezala, DBH4ko ikasleak, bi irakasleen laguntzarekin, Herbeheretan izan gara Erasmus+ proiektuaren baitan. Maassluisko Lentiz Revius eskolarekin burutzen ari garen Erasmus+ proiektua aurrera eraman dugu aste honetan. Martxoan gure lagunak Zarautzen izan genituen proiektuari hasiera emateko, eta oraingoan guk bidaiatu dugu beraien herrialdera proiektua bukatzeko.
Gure proiektuaren izena hauxe da: Mission Possible SDG14…Do you know what I mean? eta “SDG14”k 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko 14. helburuari egiten dio erreferentzia, uraren azpian bizitza zaintzeko mekanismoak sustatzea baitu helburu. Izan ere, itsaspeko bizitzari kalte egiten dio gizakiek egunero mikroplastikoak erabiltzeak, askotan oharkabean, eta horrek etengabeko eragina du gure itsas faunan. Plastikoak oso ezagunak dira aldakortasunagatik, eta gizakiek milaka produktutan erabilo ohi ditugu egunero.
Ondorioz, itsasoa jatorri desberdinetako plastikoz betetzen da, eta degradatzean mikroplastiko bihurtzen dira, hau da, material plastikoaren zati txikiak, itsas faunan eta ekosistemetan eragin larria dutenak. Itsas animaliek irensten dituzte, eta azkenean gure digestio-hodira iristen dira elikadura-katearen bidez. Beraz, jardueraren edukia da gure hondartzetan, kanaletan eta Euskal Herriko eta Herbehereetako ozeanoetan mikroplastikoen presentzia behatzea, mikroplastiko horiek aztertzea, plastikoaren erabilera minimizatzeko irtenbideak proposatzea eta bi ikastetxeetan kontzientziazio-kanpaina bat prestatzea ekainaren 8rako, gure komunitateak jabetu daitezen ekintza txikiek garrantzia dutela. Proiektuan lan egitearekin batera, astean zehar beste hainbat ekintza ere burutu ditugu elkarrekin eta sekulako astea igaro dugu gure kideekin. Urtero bezala, ikaragarrizko esperientzia aberasgarria izan da eta bi ingurune ezberdineko Europako gazteek bat eginez sinergia iraunkorrak sortu ditugu, gizarte jasangarriago baten bila.