Partekatu
Piraten Etxean gaude, zein ondo, ezta? Badakizue non dagoen? Arrokaundieta, Pasaia Donibanen dago, Jaizkibelen mendiaren maldetan. Ez baldin badakizue ere, paraje hauetatik betidanik ibili dira piratak, inguru hauetan milaka lapurreta eta borroka eginez. Baina orain ez dira borrokan ibiltzen… Ez dira hain gaiztoak… Azken aldian, inguruko kondaira eta kontu zaharrak kontatzen dabiltz. Eta gu, primeran pasatzen ari gara, jolasten, abesten, txuku-mutxuka ibiltzen… Hemen bizi diren piraten laguna egiten, eta gainera, altxorraren bila ibili gara! A zer festa!