Gure LH6ko ikasleak ikasturte hasieratik Irlandako Kilmead (County Kildare) herriko Scoíl Íde Naofa eskolarekin elkartruke birtual batean parte hartzen ari dira. Orain arte, ekintza ugari egin ditugu batera, kulturartekotasuna bultzatzeko eta Europako adin berdineko ikasleen arteko interakzioa sustatzeko asmoz.
Besteak beste, gure ikasleek gabonetako postalak bidali zizkieten ikasle irlandarrei eta guk ere haien partetik urte berria ondo hasteko postalak jaso genituen. Horrez gain, errezeten elkartruke bat ere egin dugu. Gure ikasleek Euskal Herriko errezeten bilduma bat egin dute digitalki eta Kilmeadeko ikasleek errezeta liburuxka bat bidali digute.
Baina ez dugu lanen elkartrukea bakarrik egin, bai Antonianoko eta baita Scoíl Íde Naofako ikasleak elkarren aurpegiak ikusteko irrikitan zeuden eta elkar hobeto ezagutzeko bideodeiak antolatu ditugu! Bertan, bakoitzaren aurkezpen bat egiteaz gain, abesti tradizionalak abestu ditugu, irlandar dantza bat ikusteko aukera izan dugu eta denok batera gure kulturen ingururuan gehiago ikasteko jolas ezberdinetan parte hartu dugu.
Elkartruke honekin ilusio handiz jarraituko dugu eta ingelesez komunikatzeko dugun aukera ezin hobe hau ondo baino hobeto aprobetxatuko dugu!