Oporrak hartu genituen egunean GURE KORRIKA TXIKIA ospatu genuen. Egun horrek eman zuena bideo batean jaso dugu eta horixe da hemen duzuena. Mila-mila esker denoi zuen laguntzagatik. Segi dezagun guztiok elkarrekin euskaraz eginaz!!!
Egin ditugu zozketak! 3DBHko ikasleek egindako zozketetan, 269 (Angel Urangaren arte lana) eta 144 zenbakiak (errealeko jokalariek sinatutako kamiseta ) suertatu dira. Zuen saria jaso ahal izateko jarri harremanetan ikastetxearekin. Saritutako boletoaren irabazleak maiatzatzeko 3rarte dauka epea ikastetxearekin harremanetan jartzeko. Epe horren barruan sariduna agertzen ez bada, berriro egingo genuke zozketa.
HHn “Ongi Etorri” proiektua jarri dugu martxan, eta gurasoak oso gustora hurbildu zaizkigu gelara. Herrialde desberdinetako zenbat ipui desberdin kontatu dizkiguten! Eskerrik asko denori!!!
A ze gozatua hartu dugun gaur KORRIKAn. Goizean goizetik hasi gara festa giroa bermatzen gure ikasleak EUSKARARI bultza diezaioten. Korrika Txikia egin dugu HH eta LH1,2,3 eta 4koekin, eta orokorrean egon gara gainontzeko guztiak. Begira zein pozik gauden denok! Aupa zuek eta aupa KORRIKA. Ederra izan da.
LH 1eko ikasleak autoaren proiektua lantzen aritu gara eta ikastetxeko bi guraso elkarrizketatu ditugu, bata mekanikaria, bestea auto lasterketako pilotoa. Beste familia baten ekarpena ere izan dugu, Volkswagen furgoneta bat eraiki eta oparitu digutelarik.
Udaberriarekin batera eta urtero bezala HH5ekoak baratzean landatzen aritu gara. Patatak, tipulinak eta letxugak izan dira oraingoan. Ea dena ateratzen zaigun entsalada goxoak prestatzeko!!!
LH5eko ikasleak Eroskin izan dira elikaduraren inguruko programa batean. Bertan, erosketak egin eta bazkari osasuntsu bat prestatu zuten. Ondoren bazkari eder bat ospatu genuen!
Aste betez izan ditugu gure lagun holandarrak eskolan euskal kultura eta hizkuntzan murgiltzen. Erasmus + programaren baitan, “Bat bi three” Elebitasun proiektua lantzen ibili dira DBH4ko ikasleekin batera eta elkarrekin izugarri gozatu eta ikasi egin dute. Etxeko txikienei ere bisita egin diete aste honetan, abesti eta hizkuntza trukaketak egiteko! Ostiralean itzuli ziren Herbeheretara eta agurra