Partekatu
DBH3ko ikasleak ekainaren 12an Madrilen izango den BBVA-ko “Etorkizuneko baloreak” egitasmoaren finalera iritsi dira. Euskal Herriko 300 eskolek hartu dute parte, eta Antoniano Ikastetxea iparraldeko zonaldeko irabazleak izan gara. Bertan Espainiako 6 eskolekin elkartuko gara amaierako irabazlea ezagutzeko.
Egitasmoaren helburua ORI-ZAUTZ GKEarentzat dirua biltzea zen. Horretarako, ekonomiaren inguruan ikasitako kontzeptuak eta prozedurak erabili dituzte, ikastetxeko familiak eta irakasleak ere inplikatuz.
Zorionak eta mila esker denoi !!!