“Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera” izeneko jardunaldira joan gara gaur. Eta bertan gure Hizkuntza Proiektua azaltzeko aukera izan dugu. Bertan erabilitako aurkezpena hementxe duzue. Bai eta denbora lerroa ere.
KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Azterketa hauen deialdia irekia da, eta edonork eman dezake izena horietan parte hartzeko. Honako maila hauetako azterketak egingo dira: Matrikulazioa : Apirilaren 9tik maiatzaren 10era Antoniano Ikastetxeko Idazkaritzan izango da. Oharra: Azterketa ikastetxean bertan egiteko gutxieneko taldea osatu beharko da. Bestela, Antoniano Ikastetxetik ahalik eta hurbilen dagoen beste zentro
Antoniano Ikastetxeko DBH3ko ikasleek Frantziskotarren TAU Fundazioari laguntzeko buru -belarri egin dute lan. Argazkian ikus dezakezue lortutako emaitza zoragarria : 1.100 euro bildu dituzte! Denon izenean, Zorionak!
EGIN DUGU ZOZKETA! 3º DBHko ikasleek egindako zozketan 190 zenbakia atera da. Produktu natural sortaren saria jasotzeko, jarri harremanetan gure ikastetxearekin. Apirilak 11an egingo dugu sari ematea
4. DBHko ikasleen zozketa irabazi duen zenbakia 484 izan da. Irabazleak Spa gym-erako sarrerak izango ditu sari. Ikastetxeko idazkaritzan hartu behar dira, otsailaren 20a baino lehen. Saria jasotzeko saritutako txartela ekartzea ezinbestekoa da.
Maite Franko ipuin kontalaria gurean izan zen ostiral goizean. Eskolako liburutegian elkartu ginen eta bertan, Limoimendi eta Itsasmendiko kontuak ezagutu genituen eta afrikar doinuak ere abestu genituen.