Aurten ere, Tolosako titirijaiak antolatutako txotxongilo jaialdian egon gara. Bi saio eder ikusi ditugu eta primeran pasa dugu elkar. Begira, begira!!
Aurten ere, Tolosako titirijaiak antolatutako txotxongilo jaialdian egon gara. Bi saio eder ikusi ditugu eta primeran pasa dugu elkar. Begira, begira!!
Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean “Tratu Onarekin Dantzan” lelopean sarrera apaindu dugu: berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatu nahi ditugu.
Euskararen eguna dela eta Zarauzko Udalak bideo lehiaketa bat antolatu du eta gure ikastetxeko euskara bultzatzeko ikasle-taldeak, Ekialde ikasle taldeak, lehen saria lortu du. Zorionak denoi!
Ikasle ohien sarea sortzen ari gara. Ikasle ohien berri izan nahi dugulako, zuek ere gure berri izatea nahi dugulako. Batzuk Antonianoko ikasle izatetik Antonianoko guraso izatera pasatu zarete orain. Beste batzuekin kalean topatzen gara. Eta guk pausu bat eman nahi izan dugu: batzen gaituzten gauza asko daudelako. Interesatuok inprimaki hau bete besterik ez duzue egin
Antoniano Ikastetxean matematikak modu ezberdin batean lantzeko proiektu batean murgildu gara: Matematika ikasteko metodologia berri bat. MATEMATIKA MANIPULATIBOA. Metodologia eraginkor honekin haurrek matematikak ilusioz ulertzea lortzen dugu. Matematikako saioak esperientziaz betetako saio erakargarri eta dibertigarriak izan daitezke, jolasari eta material manipulatiboei esker. Gure irakasleak materiala prestatzen argazkietan. Informazio gehiago hemen. Informazio gehiago hemen.
Ingeleseko saiotan errezeta bat landu genuen eta… DELICIOUS atera zitzaigun. Jar itzazue haurrak bizkotxoa egiten, etxean dute errezeta. On egin! Argazki gehiago Alexian dituzue.
Aste honetan, gure ikastetxeko “Ikasle Laguntzailek” batzuk, topaketa berezi batean hartu dute parte. Kolonbiako gazte talde bat etorri da, RAParen eta artearen bidez, indarkeria guneetan eskuhartze interesgarriak egiten dituena. RAPa erabiliz, beraraien pentsamenduak eta sentimenduak azalaratzen eta erresistentzia baketsua eta bizikidetzan oinarritutako balioak suspertzen dituzte.
Ikasle eta irakasleek elkarlanean eskolako sarrera apaindu dute, udazkenez jantziz. Bideo honetan bildu dugu elkarrekin egindako lana.
Joan den Irailaren 22an, urtero moduan, Pagoetako parke naturalean pasa genuen eguna eskola guztiak. Eguraldia lagun, naturan eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Udako oporraldiaren ondoren, irailaren 8an, goizeko 10:00etatik 12:30etara, ikasturteari hasiera emango diogu LH eta DBHko etapetan. Haur Hezkuntzan, irailaren 11an 9:00etatik 12:30etara izango da hasiera. Lehen astean, 11tik 15ra, eskolak goizez bakarrik izango dira, eta irailaren 18tik aurrera goizez eta arratsaldez. Jangela eta zaintza zerbitzuak irailaren 11an hasiko dira (izena idazkaritzan eman irailaren 1etik 8ra bitartean).