Partekatu
LH 1eko ikasleak, bi egun zoragarri pasa ditugu Beizaman. Iritsi bezain laister, Iñigo eta Endika zain genituen, eta oheak antolatu eta, bertako abereak eta beraien baratza ezagutu genituen: oiloak, oilaskoak, untxiak, Kepa astoa… A zer kuadrilla! Baratzean, porruak, azelgak, letxugak… asko ikasi dugu, izan ere hemen, bertako produktuak ekoitzi eta kontsumitzen dituzte, eta gure plateretan hauek dastatzeko aukera ere izan dugu. Honez gain, guk egindako ogiarekin goaz etxera. Egueraldi ederra lagun, ederki pasa dugu Beizaman. Itzuliko gara!