Hondakin gutxiago sortzeko prebentzioaren barruan, LH4ko ikasleak merkatu plazan egon dira. Bertan, ontzi arinak murrizteko eta berrerabiltzeko egin beharrekoa erakutsi digute: «Ekonomia berdea» .
HH5tekoek HERRIA-KALEA proiektuari amaiera eman diogu Zarautz ezagutzen. Planoa eskutan dugula ibili gara zenbait leku kokatzen. Eguraldiak ere lagundu digu!
Lanbideen gaiarekin jarraituz , “Argiñano”ren jatetxean izan gara. Eta ikusi dugu sukaldariak nola prestatzen dituzten haragiak, arraiak, postreak…. Eta bukatzeko txokolatezko loreak eta txantxangorriaren intsigniak jaso ditugu denontzat Ze gehio eskatu dezakegu? Mila esker denori! Ondoren Inurritzako biotopoa eta “Gustab” itsasontziaren hondakinak ikustera joan gara Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue
EGIN DUGU ZOZKETA! 3º DBHko ikasleek egindako zozketan 190 zenbakia atera da. Produktu natural sortaren saria jasotzeko, jarri harremanetan gure ikastetxearekin. Apirilak 11an egingo dugu sari ematea