Ikasturte amaiera iristen ari dela eta bukaerako irteera Kristina-eneara egin genuen. Bertan paumak bere lumak nola zabaltzen zituen ikusiz eta bertako zuhaitzak ezagutzen ikaragarri ondo pasa genuen.
1DBHko ikasleak Baionan ibili dira Largenté eskolako lagunekin!! Euskara eta frantseko ikasgaiek antolaturik, adineko lagunak ezagutu eta elkarrekin egun ederra pasa genuen. Etorkizunean ere elkarrekin ekintzak entolatzeko asmoa dugularik. Argazkiak Alexian.
“Lehen gizakien” gaia lantzen ari garenez, Ekain berrira egin dugu bisita. Bertako tailerretan parte hartu eta “haitzuloan” barrena ibiltzeaz gain, Zestoako txokoak ere ezagutu ditugu. Argazki gehiago Alexian.
Maiatzaren 3an eta 4 an Sastarrain baserri eskolara joateko aukera izan genuen. Bertan, izaera esperimentatzailea eta praktikoa duten tailerretan hartu genuen parte. Alde batetik, erroskila eta bizkotxoa egiten ikasi genuen eta bestetik, ukuilua,oilategia eta pottokan paseotxoa eman genuen. Irteera ahaztezina benetan.
2DBH eta 4DBHko ikasleak, Balenciaga eta San Telmo museoak ikustera joan ziren. 2DBHko ikasleak, Cristóbal Balenciagak utzi zizkigun ondare materialaren eta immaterialaren bilduma aztertu, eta moda eta elektronika sortzaile tailerrean parte hartu zuten. 4DBHko ikasleek, San Telmo museoko modernismoaren erakusketa gozatu! Argazkiak Alexian.
Oraingoan papera izan da gure jolas-materiala. Gelako gainerako jostailuak jaso ditugu eta paperez josi dugu gela. Oso esperientzia polita izan da! Asko disfrutatu dugu!
4. DBHko ikasleek asko ikasi dute euskal literaturaren historiari buruz. Ikasi dituzte euskal baladak, kopla zaharrak, poesia sinbolista eta soziala… Ikasitako guztia modu erakargarri eta gamifikatuan azaltzera joan ziren aurreko astean 1. DBHkoengana. Gustura geratu dira egindako lanarekin, bai 1. DBHkoak, bai 4. DBHkoak.
Lanbideen gaia lantzen ari ginela, gonbidatu berezi batzuk izan genituen gelan, beraien esperientzi eta jakintzak azalduz. Agian, hauetako baten argibideek lagundu digute etorkizunean zer izan nahi dugun aukeratzen. Mila esker guztioi jarritako gogo eta pazientziagatik