Posible al da hazi txiki batzutatik horrelako landaretxoak ateratzea? Bai! Landatu, zaindu eta konturatzerako etxera goaz gure landaretxoekin. Orain etxean zaindu behar…
IZETA baserrian primeran pasa dugu. Sebastian baserritarrak animaliak erakutsi eta gainera oiloek ipinitako arraultzak oparitu dizkigu. Irteerako argazkiak hementxe partekatzen ditugu zuekin. Argazki gehiago Alexian.
Ostiralean Lagun Handiak eta Lagun Txikiak elkartu eta laugarren saioa burutu genuen. Elkarrekin ipuina irakurri, haren fitxa eta marrazkia osatu eta besteei irakurritakoa kontatu genien.
Eguraldi ona aprobetxatuz, Zarauzko kaleetan zehar murgildu gara. Herriko merkatuan fruta erosteaz gain, malekoian zehar paseatu dugu. Parkean jolastu eta astea ondo bukatzeko mazedonia goxoaz gozatu dugu! A ze aste ederra!
Gaur Jasone Osoro idazlea gure artean izan da bere azken liburu sorta aurkezten: Eskularru beltzak. 1. DBHko ikasleekin aritu da ordubetez irudimenari eta sorkuntzari buruz. Eskerrik asko, Jasone!
“Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera” izeneko jardunaldira joan gara gaur. Eta bertan gure Hizkuntza Proiektua azaltzeko aukera izan dugu. Bertan erabilitako aurkezpena hementxe duzue. Bai eta denbora lerroa ere.
Antoniano Ikastetxeko Ingurumen batzordeko bilera Ostegunean, ikastetxeko ikasleekin batera Ingurumen batzordeko bilera egin genuen. Bertan hainbat ekintza zehaztu genituen hondakinen kudeaketari loturikoak.
KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Azterketa hauen deialdia irekia da, eta edonork eman dezake izena horietan parte hartzeko. Honako maila hauetako azterketak egingo dira: Matrikulazioa : Apirilaren 9tik maiatzaren 10era Antoniano Ikastetxeko Idazkaritzan izango da. Oharra: Azterketa ikastetxean bertan egiteko gutxieneko taldea osatu beharko da. Bestela, Antoniano Ikastetxetik ahalik eta hurbilen dagoen beste zentro