Atzo, urriaren 18an, gure eskolan Erasmus+ programaren arduradun den Lore García Benito irakasleak, Valentziako unibertsitateak antolatutako E-live (Engaging Languages in Intercultural Virtual Exchange) proiektua hedatzeko ekimenean parte hartu zuen hizlari gisa. Egitasmo honek ikasleekin truke birtualak egiteko aukera eta baliabide egokiak eskaintzen ditu. Konferentzian, E-live proiektuaren inguruko aurkezpena egin zuen, Herbeheretako Culemborg hiriko Lek en Linge Schooleko Mayte Ibáñezekin batera: “Voy a conocerte: tengo butterflies in my stomach”. VE Cooperation Beyond Boundaries in Secondary Education.
Ekimen honetan, Frantziatik, Herbehereetatik eta Espainiatik etorritako, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, kulturen arteko truke birtualean, irakasleen prestakuntzan eta eskola-hezkuntzan adituak diren hezitzaileak bildu dira.
Antoniano Ikastetxeak 2022-23 ikasturtean jarri zuen martxan E-LIVE. Proiektu honek oinarrizko hezkuntza-premiak jorratzen ditu egungo gizarte dinamiko, digitalizatu, multikultural eta globalizatuan. Horrela, plataforma birtual oso berritzaileen bidez, muga fisikoak gainditzen dira, ikasleek Europako beste herrialde batzuetako gazteekin komunikatzeko aukera izan dezaten, beraientzat interesgarriak diren gaiak jorratuz.
E-LIVE proiektuari esker, ikasturte honetan, LH6, DBH3 eta DBH4ko ikasleek elkartruke eleanitzak burutuko dituzte hiru hizkuntza erabiliz: ingelesa, frantsesa eta gaztelania.
Antoniano ikastetxean garbi ditugu proiektuarekin lotutako xedeak: hizkuntza-irakasleen gaitasun pedagogiko digitalak hobetzen laguntzea, hizkuntzaren eta kulturaren irakaskuntza berritu, aberastu eta eraginkorrago eta esanguratsuago egiteko, ikasgelako hormak irekiz, ikaskuntza-prozesuak nazioartera zabaltzeko eta kulturen arteko lankidetza eta nazioarteko pareen arteko komunikazioa errazteko, irakaskuntza motibagarria eta esanguratsua gauzatuz.
Bideo honetan topa dezakezue hitzaldia.