“Lehen gizakien” gaia lantzen ari garenez, Ekain berrira egin dugu bisita. Bertako tailerretan parte hartu eta “haitzuloan” barrena ibiltzeaz gain, Zestoako txokoak ere ezagutu ditugu. Argazki gehiago Alexian.
Lanbideen gaia lantzen ari ginela, gonbidatu berezi batzuk izan genituen gelan, beraien esperientzi eta jakintzak azalduz. Agian, hauetako baten argibideek lagundu digute etorkizunean zer izan nahi dugun aukeratzen. Mila esker guztioi jarritako gogo eta pazientziagatik
Ostiralean Lagun Handiak eta Lagun Txikiak elkartu eta laugarren saioa burutu genuen. Elkarrekin ipuina irakurri, haren fitxa eta marrazkia osatu eta besteei irakurritakoa kontatu genien.
Antoniano Ikastetxeko Ingurumen batzordeko bilera Ostegunean, ikastetxeko ikasleekin batera Ingurumen batzordeko bilera egin genuen. Bertan hainbat ekintza zehaztu genituen hondakinen kudeaketari loturikoak.
DBHn bada ikasle talde bat euskararen erabilera bultzatzeko elkartzen dena: EKIALDE. Ikasle talde horrek gala bat antolatu zuen apirilaren 10ean LHko ikasle guztientzat. Hona hemen emanaldiko bideo-laburpen txiki bat:
Hondakin gutxiago sortzeko prebentzioaren barruan, LH4ko ikasleak merkatu plazan egon dira. Bertan, ontzi arinak murrizteko eta berrerabiltzeko egin beharrekoa erakutsi digute: «Ekonomia berdea» .