Gaur Patxi Zubizarreta idazlea gure artean izan da. Aurrena 4. DBHko ikasleekin eta ondoren, 4. LHko ikasleekin. Literaturaz, idazketa prozesuaz eta bere bizi abenturez aritu zaigu hizketan. Ohorea izan da gurekin izatea!
LH5eko gure ikasleak chef lanetan jardun dira Eroskik antolatutako tailer batean. Jarduera hau bat dator eskolan lantzen ari diren gaiarekin: Elikadura osasuntsua
Non: Antoniano Ikastetxeko Kiroldegian eta Shelter Surf-en. Nori zuzendua: LH1etik LH6rako ikasleei. Eguna: Martxoak 26-27-28 & apirilak 3-4-5-6. Ordutegia: 9:30etatik 13:00tara. Jarduerak: Goiz osoan zehar hainbat kirol eta jolas praktikatzeko aukera izango dute surfa egin nahi ez duten haurrek. Surfa egitea aukeratzen dutenek, jolas eta kirol ezberdinak egiteaz gain ordu beteko surf ikastaroa izango dute
DBH2ko Lagun Handiok, gure LH2ko Lagun Txikiak eskutik hartu eta Zarauzko eraikuntza nagusien historia ezagutzera irten ginen aurreko asten. Eguraldi ona lagun, arratsalde ederra pasa genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Workshopak Antonianon Aurreko ostegun eta ostiralean ikastetxean Worksopak antolatu genituen. Bertan, gure ikaleek, LH5etik hasi eta DBH3ra artekoek, 14 tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Hona hemen, link honetan tailerretan grabatutako bideoekin egindako montaia. Goza ezazue!
Zarauzko eskoletako antzerki kanpainaren barne, azaroak 22ko goiz partean, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gure ikasleek “Orro egiten besterik ez zekien lehoia:TUMBA” antzerki emanaldiaz gozatzeko parada izan genuen. Gustora egon ginen, asko disfrutatuaz.