Ikastetxeak antolatzen dituen Jardunaldi Pedagogikoetan, astearte honetan, Manex Beristainekin heriotzari buruz hitz egiteko aukera izan genuen. Hasiera-hasieratik Marti gelan giro oso berezia sortu zen, goxoa. Bera bere bizipenetatik abiatuta, bere dolua eramateko moduez aritu zen, eta dolu prozesu horretan, bere semearekin batera liburu bat sortu zuten, “Azken galdera amari” izena jarri zeniotena. Hasiera batean beren barrena husteko sortu bazuten ere, helduentzat oso erabilgarria izan da, umeak heriotzari buruz galderak egiten hasten direnerako. Azken finean, heriotza bizitzaren parte da, eta Manexi esker, heriotzaz modu naturalean hitz egin genuen. Mila esker Manex, zure bizipenak gurekin partekatzeagatik!