LH5-6 eta DBH1-2ko ikasle zein irakasle zain egon gara ditxosozko COVIDak antolatzen utzi ez dizkigun tailerrak antolatzeko. Aurten bai, 2 egunez gozatzeko aukera izan dugu, eta ikasleei motibatzeko, adin desberdineko ikasleak elkar ezagutzeko, gaitasun berriak deskubritzeko eta modu kooperatiboan disfrutatzeko ondorengo Workshopak antolatu ditugu: Txiki txef! Gure ikasleekin degustazio menu bat planifikatu eta prestatzeko trebetasunak
Gaur, eta urteroko tradizioz, Pagoeta egunaz gozatu dugu eguraldiaz lagunduta. DBH eta LH6-ko ikasleak igo gara tontorrera giro bikainean naturaz gozatu, mokadutxo bat jan eta lagun giroan. Gainontzekoak berriz Laurgainen izan dute gozatzeko aukera.
2022-2023 ikasturtea ilusioz eta indarberrituta hasi dugu dagoeneko. Datorren astean zuekin batera emango diogu hasiera bidaia berri honi! Zuen zain gaude!
3. DBHko ikasleek egindako zozketetan hauek dira zenbaki saridunak. Zorionak onuradunei!! Euskalduna tabernako menua— 287 zenbakia. Surf saioa — 113 zenbakia. Saria jaso ahal izateko jarri harremanetan gure ikastetxearekin ekainak 25rako.