Partekatu
LH5-6 eta DBH1-2ko ikasle zein irakasle zain egon gara ditxosozko COVIDak antolatzen utzi ez dizkigun tailerrak antolatzeko. Aurten bai, 2 egunez gozatzeko aukera izan dugu, eta ikasleei motibatzeko, adin desberdineko ikasleak elkar ezagutzeko, gaitasun berriak deskubritzeko eta modu kooperatiboan disfrutatzeko ondorengo Workshopak antolatu ditugu:
Txiki txef! | Gure ikasleekin degustazio menu bat planifikatu eta prestatzeko trebetasunak eskuratu ditugu, besteekin elkarlanean, lanaz gozatuz. Gainera beste workshopetara ere pintxoak eraman ditugu. |
Fofutxak | Gure ikasle artezaleak eta beraien laguntzaile bikainek, panpin pertsonalizatuak osatu ditugu goma eva erabiliz. |
Mendi bizikleta | Mendi lasterketako workshopean partu hartu dugunok bizikela ongi egokitu eta arazo ohikoenak nola konpondu ikasi ondoren mendi buelta eman dugu. |
Dantza (gorputz espresioa) | Dantza eta mugimenduari esker, goputzaren bidez sentitu, konektatu eta emozioak adierazi ditugu. |
Gozogintza (Laberik gabe) | Laberik gabe postre ezberdinak burutu ditugu taldean erabakiak hartuz eta emaitzak taldearen aurretan modu txukun batean nola aurkeztu ikasi dugu. |
Zientziaz blai | Ikasle ikertzaileenekin elkartu eta esperimentu ezberdinetan murgildu gara: dentsitateak, elektrizitatea eta soinuaren berezitasunak besteak beste. |
Korapilo artean | Tailer hontan parte hartu duten ikasleekin korapilo artean murgildu gara, pultserak eta giltzatakoak sortzen. Horretaz gain, telazko poltsak hartu eta marrazki nahiz izenak josi ditugu. |
Jarraian eta laburpen gisa tailer hauen laburpen bideoa osatu dugu zuek ere zertan ibili garen ikus eta goza dezazuen!