LH5eko ikasleek konfinamenduagatik ezin izan diogu bertsolaritza ikastaroari Aritzbatalden urtero egin ohi den jaildiarekin bukaera eman. Hala ere, hemen plazaratzen dugu Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren gidaritzapean egindako ariketatxo bat.
Pasa den ostegunean LH1 eta LH2ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Egoitzan izan ginen Miramonen. Bertan Ekomusik izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren Aieteko parkera joan ginen eta ederki borobildu genuen eguna, eguraldi zoragarriarekin.
Astelehen honetan, Unibertsoa Proiektuari hasiera eman genion ilusioz beterik. Hemen duzue, proiektua aurrera eramateko lanaren laburpena eta haurren lehenengo eguneko inpresioen laburpen bideoa. Goza ezazue!
Azaroak 21 eta 22 an “Doluaren inguruko tailerra” izan genuan Aingeru Oiartzabal psikologoaren eskutik. Bizitzaren inguruan hausnartzen aritu ginen, sufrienduaz eta edukitzen ditugun galerez. Horretarako paper, margo, guraize, ipuin, bideo zein gogoeta eta esperientziez baliatu ginen. Tailerra esanguratsua izan zen eta ikasle bakoitzak euren galerez eta mundu emozionalean sartzeko aukera ederra izan zen.
Ostiralean, azaroak 15, LH 1 eta LH 2ko ikasleak elkartu ginen, zientzia ikasteko. Esperimentu desberdinak eginez “AIREA” eta bere propietateak ezagutu genituen. Oso ondo pasatu genuen eta ikusezina den elementu honi buruz pila bat ikasi genuen.
Ostiralean Salbideko parkean izan ginen. Goiz buelta izan zen, eta opor ondoren berriro gelako lagunekin jolasteko aukera aparta izan genuen!!! Txiki eta nagusiak primeran ibili ginen! Ea noiz bueltatzen garen!!! Argazkiak ALEXIAN aurkituko dituzue
Joan den Irailaren 20an, urtero moduan, Pagoetako parke naturalean lagun arte giro onean pasa genuen eguna. Eguraldia lagun, naturan eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Unibertsoari begira ari gara azken proiektuan eta joan den astean ekintza osagarriak izan ditugu. Alde batetik Carlosekin planeten orbitak eta grabitateari buruz hausnartu genuen patioan gu geu planeta bihurtuz. Eta astea borobiltzeko, Zientzia museora irteera izan genuen ostiralean. Ia Jupiterren geratu ginen!
LH4ko ikasleak maiatzaren 13 eta 14an Uitzin izan ginen. Peruharri museoa ikusi ondoren, txango ederra egin genuen basotik! primeran ibili ginen naturaz gozatuz!