Umeek berezkoa dute mundua esploratzeko eta gauzak manipulatzeko beharra eta jakiminetik tiraka-tiraka, gaur “Zientzialari” izateko aukera izan dute gure umeek: 4 urteko guraso baten proposamenetik abiatuta, tutoreek begira zer-nolako guneak proposatu dizkieten gaurkoan. Horrela ospatu dugu Emakume eta Neska zientzilarien Nazioarteko Eguna. Gora gure neska-mutil zientzilariak!!!
Gaur HH1ekook, plastilinarekin jolasten aritu gara. Borobilak, txurrotxoak, pinportak…Denetik egin dugu! Kolore urdina, plastilinarena izateaz gain,…. zeruarena, itsasoarena, gure koltxonetarena…dela gogoratuz.
Gure eskola bezalaxe, herriaren bihotzean kokatua dago merkatu plaza eta gure aldetik “omenalditxo” bat egin nahi izan diegu egunero bertan izaten diren baserritar eta saltzaileei. Haiei begira, jolastuz ikasiko dugu bertako produktuak zein diren eta ohitura osasuntsuak garatzen. Bihotzez ikasten dugulako!
Gelan jaten ditugun jogurt poteak garbitu, pilatu eta beraiekin jolastera! Dorreak txukun txukun egin, eta ondoren …denak botatzera!! A ze sustoa! Eta ze dibertigarria!
“Tumba, orro egiten besterik ez zekien lehoia” antzerki emanaldia ikusteko aukera izan dute HH 4-5 eta LH1-2ko gure ikasleek. “Gozen antzerkira!” kanpainaren barruan, urrutiko Afrikatik etorritako animalia kuadrilla baten istorioan barneratu dira eta oso dibertigarria izan da!