San Martin eguna zela eta HH3, 4 eta 5ekook ordu desberdinetan Gaztaina Saltzailearengana joan ginen. Gaztainondoak ikusi genituen bidean. Abestu eta dantzatu ondoren, bakoitzak gaztaina poltsatxo bat jan genuen. Mmmm….!! Ze goxoak zeuden!!!
Udazkeneko irteera egin, eta hostoak bildu ondoren, kromatografia erabili dugu koloreetako hostoen pigmentuak banatzeko. Zenbat kolore desberdin atera zaizkigun!!! Ze polita!!!
Gaur HH4koak baratzera atera gara hamaiketakoa egitera. Eta ze sorpresa gure zuhaitzak eta landareak ikustean! Denak fruituz beteta!! Udareak, sagarrak, kiwiak, intxaurrak, urrak, pikuak, laranjak, limoiak, tomateak…. UDAZKEN ZORAGARRIA!!!