Partekatu
Urriak 16; larunbat goiza eta irakasleak eskolara goaz. Zein da goizeko plana? Bada, ikastera gatoz! Goiza emango dugu adimen emozionalean trebatzen, hezkuntzan egokitu eta erabiltzeko. Gironako unibertsitateko irakaslea, psikologian doktoratua eta neurozientzia aditua den Carme Timonedaren eskutik ari gara jasotzen formakuntza. Hau lehenengo saioa baino ez da; izan ere, beste 3 saio izango ditugu irakasleok emozioetan barrena bidaiatzeko.
Hemen gaude benetan sinisten dugulako emozioak gure jokabideen ipar direla!