Ikasturtearen amaiera iristear dugu, eta horrekin batera baita gure aurtengo nazioartekotasun esperientzia eta proiektuen bukaera ere. 2024-2025 ikasturtean zehar gure LH eta DBHko ikasleek asko ikasteko aukera izan dute Europako beste eskola batzuekin batera burutu dituzten eTwinning proiektu guztietan.
Azken hiruhileko honetan zehar gure LH4ko ikasleek kide turkiar batzuekin beraien jolas gustokoenak partekatu dituzte Let’s Play Together egitasmoan eta LH5ekoek, Our Pets proiektuarekin, Grezia, Turkia, Suedia, Txekia eta Finlandiako ikasle batzuek beraien etxetan zein maskota dituzten ikusteko aukera izan dute, baita beraienak erakustekoa ere! LH6ko neska-mutilek Irlandarrekin harremanetan jarraitu dute, postalak bidali dizkiete elkarri eta ikasturtea agurtzeko bideo dei batean parte hartu dute.
DBHn, berriz, Txekiako bi eskola ezberdinekin aritu dira lanean azken hilabeteetan. DBH1eko ikasleek Reinventing Together proiektuan, nazioarteko taldetan, buruak martxan jarri eta bizikleten diseinu berriak asmatu dituzte eta DBH2ko ikasleek beraien ohitura osasuntsuei buruzko talde-hausnarketa bat egin dute, batzuek besteengandik ikasteko aukera paregabea izanik Healthy Habits izeneko proiektuaren barruan.
Hurrengo urtean errepikatzeko irrikitan gaude!





