Gaur Jasone Osoro idazlea gure artean izan da bere azken liburu sorta aurkezten: Eskularru beltzak. 1. DBHko ikasleekin aritu da ordubetez irudimenari eta sorkuntzari buruz. Eskerrik asko, Jasone!
Antoniano Ikastetxeko Ingurumen batzordeko bilera Ostegunean, ikastetxeko ikasleekin batera Ingurumen batzordeko bilera egin genuen. Bertan hainbat ekintza zehaztu genituen hondakinen kudeaketari loturikoak.
DBHn bada ikasle talde bat euskararen erabilera bultzatzeko elkartzen dena: EKIALDE. Ikasle talde horrek gala bat antolatu zuen apirilaren 10ean LHko ikasle guztientzat. Hona hemen emanaldiko bideo-laburpen txiki bat:
Antoniano Ikastetxeko DBH3ko ikasleek Frantziskotarren TAU Fundazioari laguntzeko buru -belarri egin dute lan. Argazkian ikus dezakezue lortutako emaitza zoragarria : 1.100 euro bildu dituzte! Denon izenean, Zorionak!
Gaur Patxi Zubizarreta idazlea gure artean izan da. Aurrena 4. DBHko ikasleekin eta ondoren, 4. LHko ikasleekin. Literaturaz, idazketa prozesuaz eta bere bizi abenturez aritu zaigu hizketan. Ohorea izan da gurekin izatea!
4. DBHko ikasleek zenbait bideo sorkuntza egin dituzte irakurritako edo eurek sortutako poema batean oinarri hartuta. Ea zer iruditzen zaizuen aukeraketa!
DBH2ko Lagun Handiok, gure LH2ko Lagun Txikiak eskutik hartu eta Zarauzko eraikuntza nagusien historia ezagutzera irten ginen aurreko asten. Eguraldi ona lagun, arratsalde ederra pasa genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Workshopak Antonianon Aurreko ostegun eta ostiralean ikastetxean Worksopak antolatu genituen. Bertan, gure ikaleek, LH5etik hasi eta DBH3ra artekoek, 14 tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Hona hemen, link honetan tailerretan grabatutako bideoekin egindako montaia. Goza ezazue!