Programak - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

PROGRAMAK

Honako hauek UDALAREN BABESEAN antolatutako programa desberdinak dira:
Image
Icon Image

Hezkuntza afektiboa

Image

Berdintasuna eta genero indarkeria

BERDINTASUN ARLOA (Zarauzko udala- Urtxintxa Eskola)- ERALDATZEN PROGRAMA (3.DBH)

Eraldatzen Programa Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleekin BIOLENTZIA SEXISTA lantzeko hezkuntza proiektua da.

ERALDATZEN PROIEKTUAk biolentzia-prebentzioa DBHko ikasgeletan lantzea du helburu.

Saio desberdinetan gai hauek lantzen dira:

  • 1.- Sexu genero sistema
  • 2.- Gizarteratze prozesua
  • 3.- Maitasun ereduak
  • 4.- Biolentzia sexista
  • 5.- Biolentziarik gabeko mundua

Ikasleekin metodologia aktiboa eta parte hartzailea erabiltzen da, hauek beren esperientziatik ikasiz eta uneoro protagonistak izanez, bide batez, jarrera parte hartzailea, kritikoa, aktiboa… garatzea ahalbidetuz. Teknika ezberdinen artean, konfiantza teknikak, autoestimu teknikak, gizarte abileziez jabetzeko teknikak eta abar erabiltzen dira.

Role-playing-ak, ikus-entzunezkoak, talde dinamikak eta bakarkakoak, eztabaida gidatuak… ere erabili ohi dira.

Berdintasuna eta hezkidetza

(Zarauzko udala- Urtxintxa Eskola) ginkana ez sexista LH (5 ETA 6 LH)

Helburu orokorra

Gazteek eta haurrek dituzten genero estereotipoak apurtzea, sexuaren araberako lan banaketaren inguruko hausnarketa bultzatzea eta sexu-generoaren arabera egindako rolak gainditzen joatea.

Helburu espezifikoak

Lehen hezkuntzako ikasleekin ondorengo gaien inguruan hausnartzea:

  • -Sexu estereotipoak
  • -Rolak
  • -Esparru publikoa eta pribatua
  • -Lan banaketaren garrantzia

Ginkana jolasaren bidez, gainditu beharreko frogak, emakume eta gizonen ohiko rolak izango dira: lisatzea, torniloak jartzea,..

Icon Image

AGIPAD

Image

PREBENTZIO ARLOA (Zarauzko Udala-AGIPAD)

DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIOA – DBH

Programa hau drogen kontsumoari lotzen zaizkion kalte eta arriskuen murrizketa lortzera bideratua dago. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako maila guztietan aurrera eramaten diren jardueren bitartez, ikasleen ezaguera, jarrera eta jokabideetan aldaketak lortzea espero da.

Helburu orokorra

Bizimodu osasuntsuak lortzera bideratzen diren jarreren sustapena, drogen kontsumoari lotzen zaizkion arriskuen kudeaketan jokabide arduratsuak eta kontsumoarekin zerikusia duten arrisku egoeretan erabaki informatuak hartzea bultzatzea. Horretarako prozesuan parte hartzen duten hiru alderdiekin eskuhartzen da ikasle, familia eta irakasleekin.

Helburu espezifikoak

  • -Ikasleriarekin:
  • Hurbilen dituzten drogei buruz duten informazioa zabaldu eta hobetu

Drogen erabilera desegokiak eragiten dituzten arrisku eta ondorio txarrak ezagutu eta aztertu.

Droga kontsumitzeak kontrola galtzeko arriskua eta desatseginak diren eraginak erraztu ditzazkeen egoeretaz jabetu.

  • – Irakaslegoarekin:

Ikastetxetan drogen kontsumoak gertatzen diren egoeretan maneiatzeko dituzten estrategiak hobetu.

Droga kontsumo arazotsuen aurrean, atzemate goiztiarrak duen garratziaz eta beraiek atzemate honetan duten funtzio garrantzitsuaz jabetuarazi.

  • – Familiekin:

Nerabetasunean kokatzen den drogen kontsumoak duen benetako esanahiaz jabetzen lagundu.

Seme-alaben kontsumoaren aurrean maneiatzeko dituzten estrategiak hobetu.

Guraso bezala dituzten trebeziak sustatu nerabetasun garaiko kontsumoa arazotsua bihurtu ez dadin.

Icon Image

Bertsolaritza

Image

Bertsozale elkarteko bertsolari-irakasle baten laguntzaz. Astean behin ordu beteko saioek LHko 5. mailan. Hizkuntzarekin jolastuaz bertsolaritzaren oinarriak jasotzen dituzte.

Icon Image

Antzerkia

Image

Gorputz eta aho adierazmenean indarra jarriz, 6. mailakoek urtean zehar 15-bat saio egiten dituzte, antzezle profesionalak gidaturik.

Icon Image

Euskal dantzak

Image
  1. 4. mailako haurrei zuzendua. Oinarrizko euskal dantzak ikasiko dituzte astean behineko saioetan.
Icon Image

Bide heziketa

Image

Haurrak beren kabuz herrian mugitzeko zenbait arau ezinbestekoak direlako, udaltzainekin saio praktiko eta teorikoak LH osoan.

Icon Image

Igeriketa

Image

Uretan lasaitasunez mugitzeak eta igerian jakiteak duen garrantzia ikusirik 1.,2. eta 3. mailetako haurrak udal kiroldegira joango dira 3 asteko ikastaro bat egitera.

Icon Image

buztina

Image

Garapen orokorrean eta sorkuntzan asko laguntzen duen ekintza. A zer gozatua hartzen duten 3. mailako haurrek!