Zientzia lantzearen garrantziaz jabetuta, HH eta LHko ikasleak “Zientzia Txikiekin” izeneko proiektuan murgilduta egon dira, bi egunetan zehar. Esperimentazioaren eta jolasaren bidez, zientziaren oinarriak modu ludiko eta esanguratsuan ezagutzeko aukera izan dute.
Haur Hezkuntzako ikasleek, esperimentu zehatzak egiteaz gain, tailerrak ere egin dituzte zentzumena eta behaketaren bidez ingurunea aztertu ahal izateko. Beste batzuen artean, testura ezberdinak landu eta likidoen propietateak aztertu dituzte.
Lehen Hezkuntzako ikasleek, gainera, zientziaren bidez sortzeko eta esperimentatzeko gaitasuna lantzen aritu dira. Lehenengo zikloko ikasleak argiaren inguruan aritu dira. Bigarren ziklokoek, berriz, blue-bot robotekin hainbat jarduera burutu dituzte, plastilina sortu dute eta gai zientifiko ezberdinekin lotutako esperimentuak barneratu eta praktikan jarri dituzte.
Proiektu honen bidez, jakin-mina, sormena eta ikertzeko gogoa landu ditugu, jolasa eta esperimentaziotik abiatuz. Haur bakoitzak bere erritmoan aritzeko, aurkikuntzak egiteko eta bere ondorioak ateratzeko aukera izan du.
Zientzia Txikiekin esperientziak erakutsi digu zientzia modu dibertigarri, dinamiko eta praktikoan ikas daitekeela!








