Partekatu
Gure ikasle den Alexander Carrielek, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Udaletxeak antolatutako “Zarauzko ekosistema lehortarra eta urtarra” lehiaketa irabazi du.
Hemen daukazue aurkeztu duen argazkia eta azalpena.
Zorionak txapeldun!
“Ni Alexander Carriel naiz. Txorizalea naiz eta Inurritzatik eta eraztun berde urdinetik ibiltzea gustatzen zait. Hemen bidaltzen dizuet Iritan ateratako hegazti xelebre hau.
Hegazti honek, Elur-berdantza (Plectrophenax nivalis) izena du. Banaketa zirkunpolarreko espezie holartiko bat da. Negutar eskasa da Espainia mailan, baita Euskal Herrian ere, baina urtero ikusten dira ale batzuk. Argazkiko hegazti honek lau bat egun pasa zituen Zarautzen. Horrelako hegaztiek, ibilbide luzeak egin ondoren, eremu lasaiak behar dituzte atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta, batzuetan, negua pasatzeko. Horrek Iñurritza edo Irita bezalako padurek biodibertsitatearen kontserbazioan duten garrantzia erakusten digu. Beraz, zaindu ditzagun.”
!