3 urteko ikasgelako haurrak “puntuen erregina” bezala ezagututako Yayoi Kusama artista japoniarrari buruzko proiektuan murgilduta egon dira. Aste hauetan zehar, bere lanak landu ditugu, kolorez eta formaz betetako jarduera sortzaile eta sentsorialen bitartez.
Gure artista txikiek, Yayoiren obra ikonikoak inspiraziotzat hartuta, zirkulu eta puntuekin lan eginez ikasgela apaintzeaz gain, kalabaza koloretsuak sortu eta argi-mahaiarekin esperimentatu dute. Jarduera guzti hauek irudimena, motrizitate fina eta talde-lana garatzeko aukera paregabeak izan dira.
Haurtzaroan, artea eta sormena funtsezkoak dira garapen integrala sustatu ahal izateko. Horrelako proiektuen bidez, trebetasun artistikoak lantzeaz gain, hizkuntza, matematika, zentzumen-pertzepzioa eta adierazpen emozionala ere sustatzen ditugu.
Primeran pasa dugu proiektua aurrera eramaten eta egitasmoaren zatitxo bat zuekin partekatzeko asmoz, bideo bat sortu dugu. Ea gustatzen zaizuen!