Askotan entzun duzue “workshop” hitza, ezta? Bada, gure proiektu kuttunenetako bat dela jakina da! Urriaren 23an eta 24an, bi egun zirraragarri hauetan, LH 5etik DBH 2ra bitarteko ikasleak buru-belarri aritu dira irakasleek sortutako tailer berezi eta sortzaileetan. Aukeran, zazpi jarduera izan dituzte, eta bakoitzak bere gustukoena hautatzeko aukera paregabea izan du: sukaldaritza, kirola, karta-jokoak, artea eta zientzia, estetika… eta beste hainbat sorpresa!
Baina hori ez da guztia! Tailerrak ez dira soilik ikasteko espazioak izan, giro bikaina, barreak eta harreman berriak ere izan dira protagonista egun hauetan.. Beste ikasle eta ikasturteetako lagunekin elkar ezagutzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera ezin hobea izan dugu.
“Imajinatu, sortu, gozatu eta ikasi” izan da aurtengo leloa, eta halaxe egin dugu! Irakasleen ideietatik eta ametsez betetako proposamenetatik abiatuta, ikasleek sormenez, ilusioz eta esperientziaz beteriko bi egun bizi izan dituzte.
Aurtengo saioak amaitu dira baina bizitakoa gurekin damakigu!




