Askotan entzun duzue “workshop” hitza, ezta? Eta, gure proiektu kuttunenetarikoa dela? Ba, halaxe da! Bi egun hauetan, urriaren 30 eta 31n, irakasleak sortutako tailer desberdin eta berrietan murgilduta ibili gara LH 5etik hasi eta DBH 2ra bitarteko ikasleekin. Zehazki aipatzeko, 13 ekintzen artean gogokoena edota interesgarriena burutzeko aukera izan dute. Horien artean, sukaldaritza, kirola, eskulanak eta marrazketa tailerrak, estetikari dagozkionak… Gainera, beste gela eta ikasturteko ikasleekin harremanak sendotzeko aukera paregabea izan da.
Imaginatu, sortu eta ikasi, hau izan da aurtengo leloa, workshopak dinamizatzen dizuten irakasleak amestuz edota imajinatuz hasten baitira tailer hauek sortzen, gure ikasleak bertan, ikasi eta esperientziaz bete daitezen.
Egun hauetan bizitakoaren laburpena, ikastetxeko Youtube kanalean topatuko dituzu.
Ikusi duzuenez, beste urte betez, helburua gaindituta!