Eskolako ikasleek azken aste hauetan udaberriko irteerez gozatu dute, bi egunetan zehar hainbat ingurune naturaletan elkarbizitza biziz.
Haur Hezkuntzako 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek Irrisarriland-en igaro dituzte egunak, esperientzia aberasgarria biziz, jolasa, elkarbizitza eta naturarekiko harremana uztartuz. Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek Piraten Etxea bisitatu dute, itsas ingurunean, jarduera ludiko parte hartuz, elkarrekin biziz. 3. mailakoek Arritxulora egin dute bidaia, naturako jarduerak eta talde dinamikak eginez ingurune paregabean. 4. mailakoak La Arboledan izan dira eta mendiko txangoak eta naturako dinamikak burutu dituzte. 6.mailakoek ere Irrisarriland-en igaro dituzte egunak, jarduera aktibo eta ludikoetan parte hartuz,elkarrekin jolasean.
Bestalde, DBH 1eko ikasleak Arantzazura joan dira. Mendiko irteerak eta naturako dinamikak uztartu dituzte, kobazuloetara bisita eginez eta ingurune naturala modu bizian ezagutuz. DBH 2koek Kosta Camp-en parte hartu dute, jolasak, irteerak burutu dituzte eta zalditegian ere ibili dira, talde-lana eta elkarbizitza sustatuz. Azkenik, DBH 3koek Espejon igaro dituzte egunak, multiabentura jardueretan parte hartuz eta esperientzia partekatuak biziz.
Bi eguneko irteerak hauetan ikasleek, beraien kide eta tutoreekin batera, gelatik kanpoko ikaskuntzaz, ingurune naturalarekin harreman zuzenez eta elkarbizitza sendotzeaz gozatu dute.




